GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz Burukoa

Txapelketak sortu ez duen zalaparta sortzeko asmoz

Olaizola I.ak eta Xalak lehen finalerdia jokatuko dute gaur Iruñeko Labriten.

Imanol CARRILLO

Zalaparta handirik egin gabe, hemen dira dagoeneko Buruz Buruko Txapelketako finalerdiak. Lehena, gaur bertan jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan Olaizola I.ak eta Xalak (18.00etan, Tele5 eta ETB Sat). Bigarrena, berriz, bihar izango da Eibarko Astelenan, Irujo eta Patxi Ruiz elkarren kontra.

Urtero ezustekoren bat gertatzen da pilota txapelketa garrantzitsuenean, eta aurten ez da gutxiagorik izan. Denbora luzean pilotari onenen artetik urrun izan den Asier Olaizola dugu horietako bat.

Goizuetako aurrelariak berak iragan asteazkeneko material aukeraketan honela esan zuen: «Txapelketa aurkeztu zenean, jende askok uste zuen ez nintzela honaino iritsiko».

Oker zeuden, bada, pilotazale horiek. Nafarrak aukera bikaina du oraingoan txapela janzteko, baina horretarako bi neurketa irabazi beharko ditu.

Gaurkoa ez da norgehiagoka erraza izango. Xala oso maila ona erakusten ari da, eta txapelketako hiru garaipenek hori erakusten dute. Hala ere, Olaizola I.a da bien arteko lehietan irabazlea. Izan ere, bi alditan neurtu dituzte indarrak buruz buru, eta bietan atera da garaile goizuetarra.

Lapurtarrak, ordea, Binakakoa irabazi eta gero, oraingoan Buruz Burukoa nahi duela argi eta garbi utzi du. Horretarako, Olaizolari irabazteko, sake-erremateaz baliatuko da. Aurrelari ezkertiarra ez zen oso gustura gelditu materialarekin -bere aurkariaren pilota bat aukeratu zuen-, eta hori izan daiteke Xalaren areriorik handiena. Olaizola I.a, aldiz, pozik zegoen bere pilotekin.

Beraz, partidaren norabidea airean dago; bakoitzak txapelketan duen etorkizunaren antzera.

Azpeitia

Villa de Azpeitia Torneoa: Etxabe II.a-Aizpurua II.a 40 / Agirresarobe-Barrenetxea IV.a 30; Matxin VI.a-Agirrezabala 17 / Matxin IV.a-Zubizarreta 40.

Mallabia

Biharko Izarrak txapelketa: Azpiri-Linzoain 11 / Mendizabal-Merino 22; Gorka-Galarraga 20 / Elezkano-Landaburu 22.

Labrit-Iruñea (17.00)

Berasaluze VIII.a-Ibai Zabala / Saralegi-Begino; Buruz Buruko Txapelketako finalerdia: Olaizola I.a / Xala; Urrutikoetxea-Zearra / Lemuno-Otxandorena.

Euskal-Uharte (16.00)

Buruz Buruko Txapelketa: Zubiri / Oñatz; Zeberio II.a-Badiola / Urriza-Lizaso; Juaristi-Agirrezabala / Uterga-Baleztena; Agirresarobe-Zubizarreta / Etxeberria IV.a-Olazar.

Deportivo-Bilbo (16.30)

Zortzi eta Erdikoa, finala: Fusto / Gaubeka; Zulaika-Larrinaga / Garcia-Ibargarai; Iriondo-Garma / Altadill-Beldarrain.

Usurbil (10.30)

Jubenilak: Barandiaran-Sanchez / Urrutia-Zubizarreta; Santxo-Aizpitarte / Manterola-Lizaso; Nagusiak: Hernandez-Bilbao / Rodriguez-Intsausti.

Itziar (9.00)

Eskudero / Yoldi; Urkizu / Lafuente; Jauregi / Egiguren.

Deba (16.30)

Imaz-Juanenea / Erostarbe / Urrutia; Goikolea / Garin.

Idiazabal (10.30)

Ormazabal-Hernandorena / Peio-Trinkete. 15.30: Txoperena-Gastesi / Iparragirre-Muñoa; Aizpuru-Eizmendi / Juanikorena-Bereau; Errasti-Galarraga / Martinez-Elizasu.

Astelena-Eibar (17.00)

Olazabal-Zubieta / Idoate-Pascual; Buruz Buruko Txapelketa, finalerdia: Irujo / Patxi Ruiz; Apezetxea-Ladis Galarza / Ongay-Cecilio.

Villares de la Reina (17.00)

Diaz-Argote / Olaetxea-Oteiza.

Usurbil (10.00)

Jubenilak: Mendizabal-Galarraga / Urrretabizkaia-Bereziartu; Nagusiak: Urmeneta-Iriarte / Salaberria-Aldape; Azpiazu anaiak / Dominguez-Katalina.

Ramuntxo Berri-Irun (11.30)

Emakumea Pilotari paleta argentinarrean: Herve-Elguezabal / Muneta-Serre; Urkizu-Graciet / Espinar-Ruiz de Larramendi.

Idiazabal (9.00)

Larralde-Zumeta / Berasategi-Aizpurua; Egialde-Garmendia / Juanena-Andueza; Antxordoki-Santamaria / Bikutze-Garikoitz; Peluaga-Huegun / Landa-Azpeitia.

Herrera-Donostia (10.00)

Kadete maila, Lau eta Erdian, Udaberri: Artolain / Ruiz; Gazte maila: Lopez-Ulanga / Urretabizkaia-Bereziartu.

eRREMONTEA

Zubirik eta Oñatzek indarrak neurtuko dituzte gaur arratsaldean, 16.00etatik aurrera, Uharteko Euskal Jai pilotalekuan, Banakako Txapelketako lehen kanporaketan.

PALA

Pablo Fusto argentinarrak eta Esteban Gaubeka bizkaitarrak Zortzi eta Erdiko Euskadiko Txapelketako hirugarren txapela lortzen ahaleginduko dira gaur, 16.30etik aurrera, Bilboko Deportivo pilotalekuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo