GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Gipuzkoako Herriartekoa

Final handia, bi herrietako prestatzaileen ikuspuntutik

Hernaniko eta Azpeitiko pilotariak Donostian neurtuko dira igandean txapela eskuratzeko helburuarekin.

p039_f02_148x100.jpg

Imanol CARRILLO

Igandean Gipuzkoako Herriarteko final handia jokatuko dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan Hernanik eta Azpeitiak.

Lehen herri horretako pilotariek ezin izan zuten iaz txapela irabazi, Bergararen aurka galdu baitzuten. Beraz, zapore txarra kendu nahiko dute ahotik. Bigarrenek, aldiz, euren historiako hirugarren titulua lortzea dute helburu nagusia.

Lehia estua espero da igandean, batez ere bigarren eta hirugarren neurketetan (gazteak eta nagusiak). Izan ere, denek uste dute kadeteetan Hernanik irabaziko duela norgehiagoka, azpeitiarrek «aurten eta iaz ez baitute neurketarik irabazi maila horretan», adierazi zuen atzo Benancio Carrera Azpeitiko pilotarien entrenatzaileak Donostiako pilotalekuan egindako material aukeraketan.

Hala ere, haiek dira txapela irabazteko faborito nagusiak. «Hasieratik faborito bezala ipini gaituzte, baina partida gogorrak izan ditugu, azkeneko biak batez ere. Faborito bezala ateratzea askoz hobea da, nahiago dut», azpimarratu zuen Carrerak.

Josu Oiaga Hernaniko prestatzaileak kontrako iritzia du: «Pilotariak faborito ez badira, beti lasaiago ateratzen dira. Faboritoak ez du partidarik irabazten, kantxan irabazi behar da».

Halaber, aurkaria faborito dela onartu bazuen ere, final batean gauzak asko aldatzen direla gaineratu zuen: «Partida bakarrera jokatzen da eta aurkaria ere oso ezberdina da. Azpeitikoak faborito ziren hasieratik, iritsi dira eta bi maila nagusietan bikote oso onak dauzkate. Gu bi partida horietan sorpresa ematen ahaleginduko gara».

Finalera iristeko bidea nahiko ezberdina izan da bi herrientzat, batez ere finalerdietan. Azpeitia 2-1 gailendu zitzaion Donostiari kanporaketako bi partidetan, eta Hernanik, berriz, kontra zuen 2-1eko emaitzari buelta eman behar izan zion itzulikoan, 3-0 nabarmen gailenduz.

Giro ederra espero da igandean

Hala, txapela irabazteko gogoa bikoitza izango da. Moralki ondo egoteaz gain, iaz ez irabaztea ere buruan dutelako oraindik pilotari hernaniarrek: «Iazkoa pena izan zen. Bana berdinduta iritsi ginen eta azkeneko partida irabazi ziguten. Beti gustatzen zaigu irabaztea, baina final bakoitza mundu bat da. Nahiko genuke irabazi. Asko egin dugu berriz honaino iritsita, baina horrek ez du esan nahi ez gatozenik irabaztera. Zorte kontua ere izango da igandekoa».

Materialari dagokionez, ez da aitzakiarik egongo. Azpeitikoak «gustura» geratu zirela aitortu zuen prestatzaileak. Hernanikoak ere ez zien garrantzi handirik eman pilotei, baina esan zuenez, «pilotek beti erabaki dezakete alde batera edo bestera. Igandean ikusiko da nola ibiltzen diren pilotak. Gaur giro hotza dago eta igandean alda litezke».

Horiek horrela, giro polita espero da igandean Atano III.a pilotalekuan. Aurreikusitakoaren arabera, Azpeititik 400 bat zale bertaratuko dira, eta Hernanik 750 sarrera eskatu dituela ziurtatu zuten. Horietako baten bat, gainera, «ziur gaupasa eginda etorriko dela, auzo bateko jaiak baitira bezperan», amaitu zuen Oiagak.

 
 
 
Agotadas las entradas más baratas para el Manomanista

Las entradas más baratas para la final del Campeonato Manomanista que se jugará el próximo día 20 en el frontón Ogeta de Gasteiz se agotaron en el primer día de apertura de las taquillas. Según informó ayer Aspe, la empresa organizadora, sólo en unas horas los aficionados compraron todas las entradas de 40 euros para las localidades ubicadas en el rebote, por lo que quedan a la venta las que oscilan entre los 70 euros y los 150 de las butacas de cancha.

El recinto gasteiztarra tiene una capacidad de 2.100 asientos y en la final del Parejas disputada el pasado mes de abril sólo quedaron sin venderse un puñado de entradas de las más caras del frontón. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo