GARA > Idatzia > Mundua

Afganistanerako hornidura konboi bati eraso diote talibanek Pakistanen

NATOren indarrentzako ekipamenduak zeramatzan konboi baten aurka su egin zuten atzo Pakistango talibanek, Islamabadeko aldirietan, eta erasoaldiaren ondorioz, gutxienez zazpi lagun hil ziren. Aliantza Atlantikoaren soldaduei egin beharreko hornikuntzaren %75 inguru Pakistanetik sartzeko garraio enpresa pribatuak erabiltzen dituzte AEBetako arduradunek. Halere, hiriburutik hain gertu jazo izanak segurtasunaren gaineko kezka ugari eragin ditu.

p022_f01_ona.jpg

GARA

Gutxienez zazpi lagun tiroz hil ziren atzo Pakistanen, Islamabadeko aldirietan, NATOrentzako hornidura konboi baten aurka egindako eraso baten ondorioz, polizia iturri pakistandarrek jakinarazitakoaren arabera.

Gainera, enpresa pribatuen dozena bat kamioiri su eman zioten erasotzaileek. Kontuan hartu beharrekoa da, taliban afganistandarren aurkako borrokan ari diren indarrentzako hornikuntzaren %75 Pakistanetik sartzen dela.

Mota honetako erasoak ohikoak dira herrialdearen ipar-mendebaldean, pakistandar talibanen kontrolpean dauden Afganistango mugaren inguruetan. Atzokoa hiriburutik hain hurbil gertatu izanak, ordea, segurtasunaren gaineko kezka eragin du.

«Zazpi lagun hil ziren, gidariak, haien laguntzaileak edota bertatik igarotzen ziren norbanakoak izan zitezkeenak; beste laurek zauriak izan dituzte», azaldu zion France Presseri Gustasab Khan polizia ofizialak.

«Ibilgailuak geldirik zeudela horien aurka su egin zuen erasotzaile talde batek, eta erregai kamioiak eta garraio kamioiak erabat kiskalita geratu ziren. NATO hornitzeko konboi bat zen», gaineratu zuen.

Bederatzi urte

NATOren nazioarteko ISAF indarrak, gehienbat soldadu estatubatuarrez osatuak, bederatzi urte daramatza Afganistango taliban matxinoei aurka egiten.

Islamabadeko polizia iturrien arabera, 10 edo 12 erasotzailek parte hartu zuten ekintzan, aldean eskuzko granadak zeramatzaten.

Aliantza Atlantikoko 130.000 soldadu inguru daude -udarako 150.000 izango dira- Afganistanen, eta haientzako arma, elikagai edota erregaien horniduraren zatirik handiena Pakistanetik sartzen dute enpresa pribatuen bitartez, Khyberko igarobide ezagunetik. Zona hori pakistandar matxinoen kontrolpean dago eta sarri izaten dira erasoak konboien aurka.

Pakistango tribu-eremuak «Washingtonentzako munduko lekurik arriskutsuenak» dira, taliban pakistandarren gordeleku direnez, Afganistanen ari diren matxinoei laguntza eta babesa ematen dietelako.

AEBetako Gobernuak egindako presioaren ondorioz, Islamabadeko Armadak zenbait erasoaldi burutu zituen iaz, baina oro har, matxinoek beste gune batzuetara ihes egitea baino ez zuten eragin, ez baitzen aurrez aurreko borrokarik egon.

Pakistango Talibanen Mugimenduak (TTP), Al Kaedari fideltasuna adierazi dionak, 400 eraso inguru egin ditu azken hiru urteotan, gehienak kamikazeek burutuak, 3.400 hildako inguru eraginez.

Azken hilabeteotan, estatubatuarrek eraso ugari egin dituzte tribu-eremuetan, eta Pakistango Armadak salatu duenez, Al Kaedako buruzagiez gain, zibil ugari ere hil dira operaziootan.

38 HILDAKO

Gutxienez 32 matxino pakistandar eta 6 soldadu zendu ziren atzo Afganistango mugaren inguruan, Orakzaiko tribu-eremu gatazkatsuan piztutako liskarretan, Armadako iturrien arabera.

Derriban un helicóptero de la OTAN en el sur de Afganistán

Cuatro soldados de la Fuerza Internacional de Asistencia a la Seguridad (ISAF) murieron ayer al ser derribado su helicóptero por «fuego hostil» en la provincia sureña de Helmand, según fuentes oficiales.

En esta zona son constantes los combates entre los talibán y las tropas internacionales desplegadas en el país, aunque la organización no precisó más detalles en su nota de prensa. «La política de la ISAF es ceder los procedimientos de notificación de bajas a la autoridad nacional implicada», afirmó la Alianza.

La acción fue reivindicada por un portavoz talibán, que cifró en 17 los soldados muertos y aseguró, en declaraciones a la agencia AIP, que el helicóptero fue derribado en torno al mediodía con un lanzagranadas RPG-7, un arma de origen soviético.

Por otro lado, los soldados de la OTAN se reunieron en el campamento militar de Kandahar para llorar a sus muertos después de una trágica serie de ataques que se ha cobrado la vida de 18 miembros de la fuerza internacional.

El año pasado un promedio de entre uno y dos soldados de la Alianza murieron en combate. «Esta ceremonia es importante, pero realmente lloraré cuando vuelva a casa. Ahora hay que centrarse en la misión», comentaba Mike, uno de los soldados presentes. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo