Afganistanerako hornidura konboi bati eraso diote talibanek Pakistanen
NATOren indarrentzako ekipamenduak zeramatzan konboi baten aurka su egin zuten atzo Pakistango talibanek, Islamabadeko aldirietan, eta erasoaldiaren ondorioz, gutxienez zazpi lagun hil ziren. Aliantza Atlantikoaren soldaduei egin beharreko hornikuntzaren %75 inguru Pakistanetik sartzeko garraio enpresa pribatuak erabiltzen dituzte AEBetako arduradunek. Halere, hiriburutik hain gertu jazo izanak segurtasunaren gaineko kezka ugari eragin ditu.