GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Dauphine Libere

Brajkovic da liderra, bizikleta aldatu behar izan badu ere, erlojupekoan garaile aterata

Contador uste baino makalago aritu zen. Mendiko hiru etapa dituzte segidan.

p038_f01_097x128.jpg

Arnaitz GORRITI

«Denbora onena markatuz nindoan, baina mendatearen ostean bizikleta aldatu behar izan dut. Horrek asko haserretu nau, 30 segundo inguru galdu ditut-eta, baina nire zuzendariak -Alain Gallopinek- onena izaten jarraitzen nuela esaten zidan. Azkenean hala izan da eta lider jarri naiz. Benetan pozik nago».

Radioshack taldeko Janiz Brajkovic zen Sorgues-eko helmugan hala mintzo zena, Dauphine Libereko hirugarren etapa, Monteux-etik Sorgues-era arteko 49 kilometroko bakarkako erlojupekoa, irabazi ostean. Esloveniarrak etapa eramateaz gain, liderraren maillota ere jantzi zuen. Eta hori bizikleta aldatzeko gelditu ondoren. Alajaina!

Etapa gogorra izan zuten txirrindulariek atzo. Haizea kontra, bihurgune ugari, errepide estu eta lakarra, eta profilean zirudiena baino zailtasun handiagoa zeukan hirugarren mailako mendatetxo bat ere tartean. Hala, sekulako aldeak ireki zituzten aurreneko sailkatuek, eta gaurtik larunbatera arte osatu beharreko mendiko etapetan ez da erasorik faltako atzo denbora galdu zutenen artean. Lehenengo mailako Risoul gainean amaituko den gaurko etapa izan liteke adibide garbiena.

Contador eskas, Menchov ederki

Tartean Alberto Contador. Astanako madrildarrak liderraren elastiko horia galdu zuen uste baino erlojupeko eskasagoa egin zuelako. Aitzin etapan nagusitu ostean, erlojupeko gorabeheratsu bati ekin beharrak Tourreko egungo txapeldunari berez mesede egin behar ziola zirudien, baina bere mailarik onenetik urrun delako edo, seigarren postuaz konformatu behar izan zuen, irabazlearengandik minutu eta 46 segundora.

Aitzitik, Dauphine Libere honi hain eskas ekin dion Denis Menchovek sekulako lana egin zuen. Sailkapenerako galduta zirudienean, Gorraitzen bizi den errusiarra, egundoko erlojupekoa burututa, sailkapen nagusiko aurreneko hamar onenen artera bildu zen. Brajkovicengandik 55 segundora geratu zen Menchov, etapako bosgarren. Euskaldunen artean, berriz, Gorka Verdugo izan zen berriro onena. Nafarrak hamabosgarren denbora onena egin zuen, Radioshack-eko esloveniarrarengandik 2.39ra, eta bederatzigarren jarraitzen du sailkapen nagusian.

Etapa para Oyarzun y liderato para Escobar

El chileno Carlos Oyarzun (Supermercados Froiz) se llevó la primera etapa del Circuito Montañés, Santander-Maliaño, de 172 kilómetros, tras imponerse en el sprint de un grupo de diez corredores que llegó escapado a la meta. Sergi Escobar (Guerola-Valencia Terra i Mar) es, por su parte, el nuevo líder de la prueba.

Por otro lado, el equipo continental Caja Rural se ha reforzado con el asturiano Joaquín Sobrino para lo que queda de temporada. De 28 años y ex corredor del Relax y el Burgos, Sobrino cuenta victorias en la Vuelta a Nafarroa y la Vuelta a México en 2008, en Castilla y León en 2009, y en la Vuelta a Asturias en 2010. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo