GARA > Idatzia > Mundua

Kirgizistango muga itxi egin dute, milaka iheslari babesik gabe utziz

Entien arteko indarkeriak bultzatuta, milaka eta milaka kirgizistandarrek ihes egin behar izan dute beren etxeak atzean utziz, eta denborak aurrera egin ahala, egoera gero eta larriagoa da: errefuxiatu gehiago hartzeko lekurik ez daukatela argudiatuta, Kirgizistango muga ixtea erabaki du Uzbekistaneko Gobernuak. Hala ere, liskarrek etenaldi bat izan duela azaldu zuten atzo Kirgizistango iturri ofizialek.

p020_f01_148x124.jpg

GARA

275.000 lagunek eta gehiagok etxetik alde egin behar izan dute, Kirgizistango hegoaldean izaten ari diren eta oraindik areagotu daitezkeen etnien arteko borroken beldurrez, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak (UNHCR) atzo emandako datuen arabera.

Joan den ostegunean hasitako, eta dagoeneko 170 hildako eta 1.800 zauritu baino gehiago utzi dituzten istiluekin batera, 100.000 lagunek, gehienak uzbekistandar jatorriko emakumeak, Uzbekistanera jo behar izan dute babes bila.

Hainbeste iheslari hartzeko gaitasunik ez duela argudiatuta, Uzbekistanek muga itxi egin du eta, horren ondorioz, milaka lagun inolako babesik gabe geratu dira.

Indarkeria egoera hori ikusita, Asia kontinenteko zenbait herrialdek, Txina, India, Pakistan edota Hego Korea kasu, beren herritarrak aberriratzeko hegaldi bereziak antolatu zituzten.

Hala ere, hainbat eguneko tentsioaren ostean, atzoko egunean egoera baretzen hasi eta liskarren intentsitateak behera egin zuela antzeman zitekeen. Sobietar errepublika ohi honek egun 5,3 milioi biztanle ditu, eta uzbekistandarrek osatutako gutxiengo bat bizi da bertan, herrialde osoko egungo populazioaren %14 osatzen dutena.

«Hegoaldeko egoera, astiro-astiro egonkortzen ari da», azaldu zuen atzo Barne Arazoetako Ministerioko bozeramaile Omurbek Suvanalievek. «Joan den gaua, eskualde honetan lasaia izan dela esan daiteke. Segurtasun indarretako kide askok (...) bermatu egiten dute bai segurtasuna, bai giza-laguntza daramaten konboiek beren bidea egitea», gaineratu zuen.

Astelehenetik atzorako gauean, tiro bakan batzuk baino ez ziren entzun Osh hirian. Herrialdeko bigarren hiri handiena da bera, eta kirgizistandarren eta uzbekistandarren arteko liskarren erdigune nagusi izan da, Jalal-Abadekin batera.

AFPko kazetari batek baieztatu zuenez, atzo ez zegoen segurtasun indar kirgizistandarren aparteko presentziarik Osheko auzo uzbekistandarretan.

«Gatibuen» trukaketa

Tentsioak behera egin duen erakusgarri izan zen adibidez, alde bakoitzeko talde banak, hogei bat lagunek osatutakoak, izandako zita. Bando bakoitzak kontrolatzen duen auzoen arteko mugan gertatu zen, eta France Presseko kazetariaren arabera, «gatibutzat» hartzen dituzten bertako bizilagunak trukatzea zuten helburu.

Kirgizistandarrak gehiengo dira, eta tradizio nomada dute. Horregatik, uzbekistandarrek -ohituraz sedentarioak- gutxiengoa izan arren, nekazaritza eta bertako merkataritzaren kontrola lortu zuten. Alabaina, erakundeetan duten ordezkapena etagizartean duten pisua ez dira parekideak.

BIELORRUSIA

Joan de astean, Rosa Otunbayeva de facto-ko presidente kirgizistandarrak Kurmanbek Bakiev kendutako agintariaren estradizioa eskatu zion Bielorrusiari, baina atzo ezezko erantzuna jaso zuen.

ISTILUAK SUSTATZEA

Astelehen iluntzean, Kurmanbek Bakiev kendutako presidente kirgizistandarraren semea atxilotu zuten Britainia Handian. Kirgizistanen izan diren istiluak antolatzeko 8 milioi euro inguru eman izana leporatzen dio Otunbayevak.

Otunbayeva descarta una intervención internacional

La presidenta interina de Kirguistán, Rosa Otunbayeva, afirmó ayer que no era necesaria la intervención de una fuerza para el mantenimiento de la paz y que el referéndum constitucional previsto para el próximo 27 de junio se celebrará, a pesar de la grave crisis humanitaria provocada por la violencia étnica que se desató a finales de la semana pasada y ya ha dejado al menos 1.700 muertos, 1.800 heridos y 275.000 desplazados.

«No hay necesidad de enviar una fuerza para el mantenimiento de la paz» a esta pequeña ex república soviética, afirmó Otunbayeva en una rueda de prensa.

«Esperamos tener la situación bajo control con nuestras propias fuerzas», agregó.

Asimismo, aclaró que los enfrentamientos entre kirguises y uzbekos se han «reducido».

Otunbayeva respondió de este modo a la Organización del Tratado de Seguridad Colectiva (OCTS), grupo de antiguas repúblicas soviéticas liderado por Rusia, que un día antes aseguró que no descartaba una intervención militar si no mejoraba la situación en Kirguistán.

La presidenta interina también dijo que la consulta sobre la nueva Constitución, que se celebrará el 27 de junio, se hará «como estaba previsto».

«Haremos lo que sea necesario para garantizar la celebración del referéndum», puntualizó.

Los enfrentamientos estallaron a menos de dos semanas del referéndum para aprobar una nueva Carta Magna, que entre otras cuestiones, mantiene el ruso como segunda lengua, sin abrir espacios al desarrollo del uzbeko. AFP

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo