GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Baskoniak balentria ikusgarria egin du, kirol hierarkiak estali arren

Herenegun Baskoniak lortutako garaipena balentria itzela izan da, edonondik begiratuta ere. Europako talderik indartsuenari irabazteagatik; 3-0ko emaitza biribilagatik; azken partida etxean irabazteagatik; azken partida hau azken segundoan erabakitzeagatik, hiru puntuko jokaldi ikusgarri batekin garaipena lortzeagatik... arrazoi horiengatik guztiengatik da aipagarria saskibaloi talde honen garaipena.

Kirol jarduera kirola ez ezik «industria» baten parte ere baden heinean, kirolen arteko hierarkiak nabarmen geratzen ari dira egunotan. Alor honetan, ez dago zalantzarik, futbola da jaun eta jabe. Hegoafrikan Munduko Kopa jokatzen ari denez, logikoa izan daiteke une honetan txapelketa horrek lehentasuna hartzea, lehiaketa benetan berezia delako. Realak lortutakoa ere handia izan da, eta talde hori goi mailan izatearen garrantzia nabarmendu behar da, jakina.

Nolanahi ere, ikuspuntu ekonomikotik ezarritako hierarkiez harago, kirol ikuspuntu hutsetik Baskoniak egindakoa txalotzeko unea da hau, taldetik hasi eta zaleetaraino talde gisa lortu dutena nabarmentzeko unea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo