Ekialdeko Jerusalemen beste 22 etxe botatzeko asmoak kritikak eragin ditu
Kritika ugari eragin ditu, ustezko lan arkeologikoak direla-eta, Jerusalemgo Udalak Siluan auzoan beste 22 etxe botatzeko hartutako erabakiak. AEBek nabarmendu dutenez, horrelako hautuekin ezinezkoa da Israelen eta Aginte Palestinarraren arteko elkarrizketa suspertzea.
Jean-Luc RENAUDIE (AFP)
Jerusalemgo Udalak oniritzia eman dio palestinarren hainbat etxe suntsituko dituen egitasmo arkeologiko bati. Erabaki horrek kritiken jopuntuan jarri du berriz Netanyahuren Gobernua, eta AEBetako presidente Barack Obamak ere bere kezka azaldu du.
Udaleko plangintza batzordeak oniritzia eman zion astelehenean Erregearen Lorategia [Salomon erregearen omenez] proiektuari. Ekialdeko Jerusalemgo Siluan auzoan eraikitzekoa da. Bertan, 12.000 palestinar bizi dira hainbat kolono sionistekin batera.
Proiektua gauzatzeko palestinarren 22 etxe eraitsiko dira Udalaren planaren arabera. Baimenik gabe eraikiak direla argudiatu dute udal agintariek. Alabaina, baimenik gabe eraiki ziren beste 66 etxeren egoera legeztatuko dute.
Afera are korapilatsuagoa da, nazioarteko komunitateak ez baitu onartzen Israelek 1967ko ekainean Jerusalemgo ekialdeko auzoak okupatu izana.
AEBek Israelen eta Aginte Palestinarraren arteko elkarrizketa bultzatu nahi dute eta, hortaz, udal egitasmoa dela-eta kezkati azaldu dira.
«Horrelako erabakiak dira hain zuzen ere, gure ustetan, zeharkako elkarrizketarako ezinbestekoa den konfiantza zapuzten dutenak», adierazi zuen Estatu Ordezkaritzako eledun Philip Crowleyk.
Israelgo Gobernuari dagokionez, hiru ministrok Udalaren erabakiaren aurrean kezka azaldu dute.
«Jerusalemgo Udalak ez ditu gauzak ongi egin, ez du sentsibilitaterik erakutsi, batez ere erabakia hartzeko unea aukeratzerakoan», adierazi zuen AEBetara eginiko bisitan Defentsa ministro Ehud Barakek.
«Defentsa ministroak Benjamin Netanyahu lehen ministroarengana jotzeko asmoa du zentzutasuna berreskuratzeko eskatzeko», gaineratu zuen Obamak.
Kolonizazioaren aldekoen artean ere izan dira kritikak. Shass alderdi ultraortodoxoko Etxebizitza ministro Ariel Attiasek une egokiago bat bilatu behar zela adierazi zuen.
Washingtonen kritikei aurre egiteko, Netanyahuk komunikatu bat zabaldu zuen lehen ministroak Jerusalemgo Udalaren erabakietan esku hartzeko aukerarik ez duela nabarmenduz.
Adituen ustez, Netanyahuk ez du liskar gehiago izan nahi Obamarekin.
El ministro de Defensa israelí, Ehud Barak, instó el lunes al secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, a que renuncie a sus planes de abrir una investigación independiente auspiciada por Naciones Unidas sobre el abordaje del 31 de mayo a la flotilla solidaria que se dirigía a Gaza y que se saldó con al menos nueve muertos.
«Hemos expresado nuestra opinión de que por el momento, ya que hay nuevas flotillas preparándose, probablemente sería mejor dejar la investigación archivada durante un tiempo», indicó Ehud Barak en rueda de prensa tras reunirse con Ban en Nueva York.
El ministro de Defensa israelí consideró que la comisión de cinco expertos establecida por Israel, de la que formarán parte de dos observadores extranjeros, sería suficiente por el momento.
«Seguimos adelante con nuestra investigación y creemos que es claramente independiente, fiable y creíble y debe ser autorizada para trabajar», aseguró.
Barak, que no admitió preguntas durante su comparecencia, no dejó claro si Israel aceptaría la propuesta de Ban Ki-moon de posponer la investigación de la ONU para más adelante. Líbano anunció el lunes que no impedirá la salida de una flotilla. GARA
Liga Arabiarreko idazkari nagusi Amr Mussak gogor kritikatu zuen Jerusalemgo Udalaren erabakia, zeharkako elkarrizketetarako oztopoa delakoan.