GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Afganistan, estrategia berriaren porrotaren zantzuak eta irtenbide negoziatuaren beharra

Herenegun David Cameron lehen ministro britainiarrak Afganistango inbasioa justifikatu zuen, 300. soldadu britainiarra hil berritan, baina aldi berean esan zuen ez dutela soldadu gehiago bidaliko eta herrialde hartako egoerak aukera eman bezain laster, handik alde egingo dutela. Orain dela bederatzi urte hasi zen gerra, eta 2005az geroztik, okupatzaileen hildako kopuruak gora egin du etengabe, eta Obamaren apustuak ere, tropa gehiago bidalita, ez zuen egoera iraultzea lortu, ezta hurrik eman ere. Estrategia horrek huts egin zuen, talibanen ahalmenak erakusten duenez, eta halaber, nazioarteko koalizio okupatzailearen baitako kohesiorik eza ikusita. Stanley McChrystal Afganistango indar okupatzaileen buru militarraren eta Etxe Zuriaren arteko desadostasunak zabaldu ditu prentsak, eta hori gutxi balitz bezala, Sherard Cowper-Coles, Britainia Handiko mandatari bereziak «oporrak hartu» ditu; alegia, dimititu egin du.

Cameronek esandako egoera aproposa oso urrun sumatzen da, eta irtenbide negoziatuak hurbil agertu beharko luke. Haren beharra, behinik behin, gero eta argiago agertzen da. Sherard Cowper-Colesek argi ohartarazi zuen horretaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo