Ikasgeleten manipulazioa ezarri nahia salatu du ezker abertzaleak
Janire ARRONDO
«Neska-mutilak elkartasunean, pakean eta justizian hezi behar ditugu eta zentzu kritikoa izan dezaten erakutsi; baina, horretarako bidea ez da adoktrinamendua edo manipulazioa, hezkuntza orekatua ematea baizik». Halaxe hitz egin zuen atzo Tasio Erkizia ezker abertzaleko ordezkariak Lakuako Gobernuak martxan jarri nahi duen «Elkarbizitzarako Plana»ren gainean.
«Hezkuntza gizartearentzat lehen mailako gaia» dela ulertuta, atzo prentsaurrera agertu zen Erkizia, Mari Karmen Urkiaga irakasleaz, Eli Zubiaga ezker abertzaleko hezkuntza taldeko kideaz eta Gotzon Etxarri irakasleaz lagundurik. «Elkarbizitzarako Plana» deiturikoak ez du bakea ahalbi- detzen ezker abertzalearen ustez; are gehiago, «gerra estrategiak finkatzen» dituela salatu dute.
Sistema horrek Euskal Herriaren historia ezagutzea «ukatu» egin duela gogorarazi zuen Erkiziak, «neurri berean ukatu dute Euskal Herriaren nortasuna ezagutu eta maitatzeko aukera, eta ukatu egin digute gure nortasuna, mito- logia edo izaera hezkuntzaren bidez ezagutu eta deskubritzea», azaldu zuen. Ondorioz, larunbatean hainbat eragilek Donostian deitu duten manifestazioarekin bat egin du.