GARA > Idatzia > Iritzia> Kolaborazioak

ARGIA Juan Mari Arregi

Gizartearen eta nazioen kontrako erreformak

Espainiako eta Frantziako Gobernuek erreforma sozial anti-abertzaleak eta anti-nazionalak inposatu dituzte beren Estatuetan eta Euskal Herrian -lan eta pentsio erreformak-. Finantza merkatuen interesei erantzuten dien erreformak dira, hau da, Nazioarteko Diru Funtsari eta Munduko Bankuari, bai eta Europako Banku Zentralari ere. Beraiek gidatzen dute munduko eta Europako ekonomia, banka handiaren, multinazionalen eta patronalen zerbitzura. (...)

Espainiako eta Frantziako langileek ezin dute beharginen eta gizartearen kontrako horrelako erreformarik onartu, baina langile euskaldunek arrazoi gehiago dituzte erreformari kontra egiteko. Nazioen eta abertzaleen kontrako erreforma ere badelako, Madril eta Parisetik inposatua, eta ez du euskal lan harremanen markoa errespetatzen. Euskal Herria subiranoa ez den bitartean, euskal langileek marko hori exijitu beharko lukete; langileak eta sindikatu abertzaleak izan daitezela beren lan baldintzak negoziatzen dituztenak patronalarekin eta gobernuekin. Euskal Herria bere etorkizun sozial eta ekonomikoa erabakitzeko gai izan dadin, eredu politikoan aldaketa behar da.

Erreforma horiek salatzeko eta politika alternatiboak eskatzeko, greba orokorrera deitu dute bi estatuetan: ekainaren 24an Frantzian, eta irailean Espainian. Hego Euskal Herrian, aldiz, ekainaren 29rako bi deialdi daude eginak, sindikatu abertzaleena eta CCOOrena. Ez da, egiaz, langile eta sindikatuen erantzun onaren adibidea. Baina, egia da, batzuen eta besteen ikuspuntua ezberdina dela. Dena den, eraso kapitalista hain basatiaren aurrean, erantzun indartsuagoa negoziatu liteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo