KAE-1 Liga
Isuntza, gazteen garaipena
Lekeitiarrek azken segunduan hartu dute mendean Santurtzi eta hautagai sendoak direla erakutsi dute.
Ander GARTZIA | DONOSTIA
Liga hasi besterik ez da egin. Hortaz, KAE-1 ligako traineruek udaran aurrez aurre izango duten maratoi gogorraren lehen metroak baino ez dituztela egin esan daiteke. Hori bai, Donostiako Kontxako badian ospatutako estropadan Isuntzak lortu zuen garaipenak balio handia du lekeitiarrentzat. Batetik, bildutako puntuak biziki lagungarriak direlako azken helburuari begira, eta, bestetik, bataz beste 23 urte besterik ez dituen koadrila gazteak moralez gainezka egin ahal izango diolako aurre ligari atzoko emaitza bikainaren ostean. Gainera, egungo egoera ikusirik, balore bikoitza du harrobiaren alde egindako apustuak, arraun munduak berak ere ezin izan baitu krisiaren atzaparretatik ihes egin.
Josu Aboitiz prestatzailearen esanetan, «pozgarria da gazte-gaztetatik elkarrekin aritu den lagun taldeak gero eta maila eta izen handiagoko liga batean horrelako garaipena lortzea». GARAri egindako adierazpenetan, gauzak argi utzi ditu lekeitiarrak: «Jomuga nagusia irailean lehen bi postuetan izatea da. Ezin hobeto hasi dugu denboraldia eta uste dut bide onetik goazela».
Hala ere, bereak eta bi kosta zitzaien lekeitiarrei Santurtzi mendean hartzea, azken paladara bitartean ez baitzen garaile garbirik izan. Zozketak hala nahi izan zuelako, moreak zein lekeitiarrak Getxo eta Busturialdearekin batera aritu ziren lehen txandan; bertan, «Sotera» ontziak goi mailako arraunkada erakutsi zuen. Santurtziarrak temati jardun zuten azken segundoraino Iñaki Goikoetxea Xagua patroiak gidatutako traineruari aurrealdea hartu nahian, eta bi traineru bizkaitarrek lehia estu bezain polita eskaini zuten Donostiako badian. Denboraldiaurrean bi traineruek erakutsitako berdintasunaren isla izan zen. Horrenbestez, garbi erakutsi zuten TKE ligara igotzeko kanporaketetara sailkatzeko hautagai sendoak direla.
Apustuetan faboritoen artean egon arren kale egin zuena Camargoko ontzia izan zen. Kantabriarrek maila oso erregularra erakutsi dute orain artean, baina atzokoan denboraldiaurreko traineru sendoaren itzala besterik ez ziren izan. Camargo makal aritu zen bigarren txandan eta nahiz eta lehen ziabogan abantaila polita eraman, ezin izan zion aldeari eutsi atzo etxean maila oso onean aritu zen Donostiarraren aurrean. Gipuzkoarrak atzetik aurrera egin zuten arraunean, eta, azkenerako, sailkapen nagusiko laugarren postuan sailkatu ziren. Kantabriarrek, berriz, zazpigarren postuarekin konformatu beharra izan zuten. Hala, baliteke denboraldi amaieran faltan bota ditzaketen puntu garrantzitsuak utzi izana atzo Donostian.
Orio, maila onean
Ligako aurreneko estropadako ezustea, bestalde, Oriok eman zuen, hirugarren eta azken txandan garaipena lortu ostean sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu baitzuen. Gipuzkoako ontziak, hau ere etxeko mutil gazteez osatua, egundoko azken itzulia egin zuen, Isuntzaren denbora berdina markatuz; hala, lehen ziabogan aurretik zituen Deustu eta Zierbena atzean utzi zituen. Bizkaitarrak laugarren eta bosgarren sailkatu ziren hurrenez hurren.
Gaurkoan, bestalde, beste estropada bat jokatuko da El Rasilloko urtegian 12.30etik aurrera (ETB-1). Hiru txandatan eta lau kaletan banaturik, hamabi ontzi lehiatuko dira Errioxako XIII. Bandera irabazteko asmoz.
La trainera femenina de Getaria-Tolosa cumplió con todos los pronósticos y se adjudicó con autoridad La Bandera de Donostia, prueba correspondiente a la liga guipuzcoana. Sin embargo, en el día de ayer, las cuatro embarcaciones que tomaron parte en la regata no se jugaban únicamente la bandera, sino que tuvieron que exprimirse al máximo para obtener el derecho a representar a Gipuzkoa en la Liga Euskotren. La versión femenina de la Liga ACT está compuesta de ocho citas puntuables, las dos últimas en Zarautz, donde la vencedora de la regata de ayer se aseguraba la participación. El resto de las citas, sin emabargo, se repartirían entre las traineras que lograran ayer llegar a meta con una desventaja inferior a los 25 respecto a la vencedora.
Tras el triunfo claro cosechado en la modalidad de contrarreloj por la trainera de Getaria-Tolosa, Zumaia fue la única trainera capaz de rebasar la linea de meta antes del límite establecido, con una diferencia de 15 segundos. San Juan a 28 segundos y Orio a 46 no superaron la criba, por lo que no podrán participar en las regatas de la ACT.
A. G
1.txanda
2.tXanda
3.tXanda
1.tanda