San Miguel Liga
Kantauriko errege berriaren bila
Datorren asteburuan hasiko da Bilbon TKE Ligaren zortzigarren ekitaldia. Kantauri itsasoko hamabi traineru onenak nor baino nor arituko dira hiru hilabetetan jokatuko diren 18 estropadetan. Zail izango du Castrok iaz erakutsitako nagusitasuna errepikatzea.
Asier AIESTARAN
Datorren larunbatean hasiko da Bilbon San Miguel Ligaren zortzigarren denboraldia. Kantauri itsasoko hamabi traineru onenek -zortzi euskaldun, horien artean- hamazortzi estropadak osatutako lehiaketa luze eta gogorrari ekin beharko diote, nahiz eta bakoitzak oso helburu ezberdinak izango dituen. Iaz Castrok lortutako garaipena bereganatzea izango da batzuena, eta mailari kosta ahala kosta eustea besteena. Baina denak izango dira ikuskizunaren zati.
Euskal ontzien artean, badirudi bi bizkaitarrak direla TKE koroaren lehian ibiltzeko aukera gehien dituztenak, Kaiku eta Urdaibai, hain zuzen ere. Sestaokoek Liga ez beste titulu guztiak irabazi zituzten iaz -Euskadiko, Espainiako eta Kontxako banderak barne- eta aurten ere sekulako denboraldia daramate -Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun irten dira trainerilletan, esaterako-. Hala ere, iazko arazo berdintsua izan dezakete San Miguel Ligako estropadetan, gutxieneko arraunlari propio kopuruak traineruaren maila zertxobait jaistea, alegia.
Oso bestelakoa da Urdaibairen kasua. Iaz egindako apustua, Fran Gonzalez entrenatzaile jarri eta arraunlari galiziar pare bat ekarrita, oso gaizki irten zen, eta aurten berriz hutsetik hastea erabaki dute. Jose Manuel Francisco, Astilleron hainbat urtetan aritutako prestatzailea, da proiektu berrirako aukeratu duten gidaria, eta honek ere arraunlari ezagun batzuk ekarri nahi izan ditu, Kontxak eta Ligak irabaztea zer den ondotxo dakiten Luis Pazos eta Fernando Rua. Bi horiekin batera, Jon Albizu, Bersaitz Azkue eta Antonio Miguel Montenegro dira aurten iritsi diren beste gizon garrantzitsu batzuk, izenez -baita izatez ere, Lekeition eta Mutrikun jokatutako estropadak irabazi berri baitituzte- tripulazio benetan beldurgarria osatuz.
Iazko marka gogoan
Bi bizkaitarrekin batera, Castroko «La Marinera» ontzia aipatu beharra dago nahitaez garaipena lortzeko hautagai argi modura. Kantabriarrek marka guztiak apurtu zituzten iazko ligan, 194 puntu bildu zituzten, eta jokatutako hamazazpi estropada puntuagarrietatik -Zumaiakoa bertan behera gelditu zen ekaitzaren erruz- hamahiru irabazita. Gorriek zenbait aldaketa jasan dituzte, ordea. Juan Mari Etxabe sanjuandarrak etxera itzultzea erabaki du eta Joseba Fernandez herrikidea «bakarrik» geratu da entrenatzaile lanetan. Arraunlariei dagokienez, Antonio Montenegro faltako da tostetan, baina haren lekua beste arraunlari aski ezagun batek hartuko du, azken urteotan Bermeon aritutako Xabier Bereziartua zestoarrak. Mendez eta Parada galiziarrak ere gehitu zaizkio iazko blokeari. Denboraldi-aurreko estropadetan Castro onena ikusi ez dugun arren, kontuan hartzeko ontzia izango da, zalantzarik gabe.
Aipatutako hiru oilarrekin batera, beste hiruzpalau traineru ere ohorezko txandan sartzeko borrokan izatea espero da; baita noizean behin ezusteko bat eman eta bandera etxeratzeko lehian ere. Multzo horren buruan Orio jarriko genuke. Koadrila aldetik, azken urteetan joan-etorri gehiegi izan ostean, badirudi gipuzkoarrek iazko giza-taldeari jarraipena ematea lortu dutela aurten eta, ezinbestean, emaitzetan hobekuntza sumatu beharko litzateke. Izenei begira jarrita, gertutik segi beharreko bi kontu: Oier Aizpurua piraguismoan munduko txapeldun izandako zumaiarraren lana eta urte askoan etxetik urrun ibilitako Ibon Urbieta beteranoaren itzulera.
Oriotarrekin batera, goiko postuetatik oso aparte ibiliko ez diren beste bi ontzi Hondarribia eta Pedreña dira. Biek urte mordoxka daramate gorengo mailan, behinola hasitako proiektuei jarraipena zintzo eman eta lan isila eginez. Iaz ohorezko txandan sartzeko borrokan ibili ziren biak, eta aurten ere hortxe egongo dira ziur asko. Pedreñak, badaezpada, ohiturari jarraituz, ekainean Kantabrian jokatu diren lau prestaketa estropadetatik hiru irabazi ditu.
Mailari eusteko borroka
Dozena erdi talde gora begira... eta beste dozena erdi behetik ihesi. Badirudi aurten ere halatsu banatuko dela sailkapena. «Beste» sei horien artean, hizki larriz idatzi behar dira bi igo berrien izenak, Astillero eta Pasai Donibane, ez baitira edonolako arraun elkarteak. Astillerok, TKErekin izandako arazoak ahaztuta, goraino heltzeko bideari ekin zion orain bi urte, eta 730 egun horietan nahi adina bandera irabazi ostean, onenen artean dago berriz ere. Entrenatzaileak eta bizpahiru arraunlarik alde egitea erabaki zuten, eta 2003an zein 2005ean lortutako garaipenak errepikatzea ezinezkoa izango den arren, Jon Salsamendi eta konpainiak emango dute zer esana.
Antzeko zerbait esan liteke Pasai Donibaneri buruz ere. Azken urteetan KAE Ligan aritu ostean, arrosa kolorea gorengo mailara itzuli da, eta luzerako gelditzeko asmoz gainera. «Turboerreka»ren garaiak aspaldi joan ziren, baina ilusioa nabaritzen da San Juan aldean. Jende gaztea eta beteranoa nahastu dute taldean, aurpegi berriren bat ere badute, eta Juan Mari Etxaberen laguntza teknikoa asko eskertuko dute arlo guztietan.
Justu kontrakoa gerta dakieke, bestalde, San Pedrori eta Zarautzi. Entrenatzaile aldaketa, arraunlari garrantzitsuen hutsunea eta goia jo izanaren sentipena dira bi taldeek komunean dituzten oztopoak. Gabi Larrinagak «Libia»n eta Hegoi Intxauspek «Enbata»n lan asko izango dute, taldeak barruan daraman guztia atera eta mailari arazorik gabe eutsi ahal izateko. Eta borroka horretan aurkari izango dituzte Zumaia -Luxiaren eskutik aurreko urteetako lanari jarraipena emanez- eta Tiran, aurten ligan arituko den ontzi galiziar bakarra.
Lau talde izan dira orain artean San Miguel Liga irabazteko gai. Urdaibaik hiru aldiz lortu du garaipena -2004, 2007 eta 2008-, Astillerok bi aldiz -2003 eta 2005-, eta Hondarribiak -2006- zein Castrok -2009- titulu bana lortu dute.
Astillero Entrenatzailea: Jon Salsamendi
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Israel Bolado Astillero Enrique Lopez Tapia
Sergio Carrion Santander Ugaitz Mendizabal (p) Irura
Emilio Cobos Santander Francisco Montes Esteiro
Daniel Diaz Santander Marcos C. Morales Buenos Aires
Victor M. Fernandez Muros Carlos Palazuelos Muriedas
Jesus Angel Gomez Puerto Ordaz Vicente C. Poo S. R. Riomiera
Raul Garcia Astillero Jaime Rios Aviles
Cristian Garma (p) Castro Urdiales Jon Salsamendi Orio
Alberto Gonzalez Vegadeo Jose A. Vazquez Castro
Mario Hernando Santander Juan Zunzunegi Vigo
Castro Entrenatzailea: Joseba Fernandez
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Xabier Bereziartua Zestoa Pedro Laza Castro
Sorin Silviu Dragan Cluj Andoni Lombera Castro
Alexander Esteban Castro Santiago Lopez (p) Castro
Xabier Etxebeste Zarautz Miguel Mendez Vigo
Joseba Fernandez Pasaia Sergio Montenegro O Grove
Iker Gimeno (p) Castro Jose Parada Palmeira
Adrian Gomez Castro Fernando Ruiz Castro
Sergio Gondra Bilbo Javier Vilariño Moaña
Adrian Gonzalez Castro Luis Miguel Villar Castro
Jon Iriondo Ondarroa Iurgi Iruretagoiena D. Lohizune
Hondarribia Entrenatzailea: Mikel Orbañanos
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Osertz Aldai Pasaia Arkaitz Goñi Hernani
Manex Aldai Hondarribia Asier Goikoetxea Irun
Iker Amador Hondarribia Agoitz Irazoki Lesaka
Ioseba Amunarriz (p) Hondarribia Borja Jorge (p) Hondarribia
Ekaitz Aznar Lleida Imanol Mujika Barakaldo
Gonzalo Carrion Hondarribia Mikel Orbañanos Orio
Julen Castrillon Hondarribia Gorka Puertas Orio
Aner Etxart Lezo Gorka Vertiz Donostia
Ibon Etxeberria Orio Iñigo Vertiz Irun
Aritz Gallego Hondarribia Ander Zelaia Irun
Kaiku Entrenatzailea: Jose Luis Korta
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Luis Alvarez Bilbo Iker Pascual Barakaldo
Mario Arranz Barakaldo Javier Perez Santander
Aitzol Arrizabalaga Ondarroa Jose Luciano Prego Vilaboa
Beñat Astelarra Plentzia Angel M. Rodriguez Barakaldo
Eder Duran Santurtzi Miguel Angel Ruiz Caracas
Iñaki Errasti Usurbil Leandro Salvagno Colonia
Oscar Gomez Santander Benito D. San Martin Ferrol
Josu Larrarte Aia Federico Steindl Buenos Aires
Oscar Andres Medina Colonia Gentza Iraitz Zubiri Bilbo
David Muñoz Bilbo Asier Zurinaga (p) Barakaldo
Orio Entrenatzailea: Josean Olaskoaga «Aizperro»
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Oier Aizpurua Zumaia Unai Lasarte Hernani
Hodei Alkorta Aia Iñigo Mujika Orio
Aitor Carrillo (p) Hondarribia Agustin Mujika Orio
Unai Etxeberria Orio Jon Mujika Aia
Gorka Etxeberria Orio Josean Olaskoaga Orio
Irakoitz Etxeberria (p) Orio Andoni Peña Orio
Haritz Etxebeste Donostia Urko Redondo Orio
Josu Itxaso Aia Ibon Urbieta Tolosa
Josu Indo Orio Fernando Valenciaga Donostia
Axier Kolina Donostia Manuel Ventas Orio
Anartz Larrea Errenteria
Pedreña Entrenatzailea: Angel Gomez
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Enrique Jose Ansorena Santander Miguel Lado Bueu
David Bedia Santander Unai Martin Pedreña
Gabriel Bedia Santander Vasile Matei Falticeni
Jose Alberto Cano Lierganes Mauricio Monteserin Ribadeo
Eduardo Carriles Santander Sergio Perez Malaga
Daniel Casuso Santander David Perez Astillero
Angel Gomez Pedreña Roberto Perez Santander
Borja Gomez (p) Santander Luis Piñeiro Boiro
Carlos Garcia Santander Carlos Rodriguez Santander
Jose Angel Garcia Tapia Miguel A. Urrutia (p) Santoña
Sorin Ionel Virfu Jose F. Urrutia Santoña
Pasai Donibane Entrenatzailea: Igor Makazaga
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Endika Alberdi Pasaia Beñat Korta Errenteria
Aritz Alfonso Pasaia Igor Makazaga Pasaia
Kepa Arrizabalaga Pasaia Karlos Mendizabal Lezo
Aitor Artetxe Donostia Alain Osanbela Donostia
Urko Kortajarena Pasaia Endika Perez Pasaia
Iñaki Durandegi Donostia Ion Piñeiro Donostia
Julen Durandegi Donostia David Sainz Donostia
Beñat Eizagirre Pasaia Eneko Sein (p) Pasaia
Ander Etxarri Pasaia Xabier Tamayo Pasaia
Mikel Etxeberria Pasaia Garikoitz Tolosa Pasaia
Pasai San Pedro Entrenatzailea: Gabi Larrinaga
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Jon Ander Agirre Tolosa Xabat Gonzalez Lesaka
Aitor Alkorta Usurbil Borja Grandal Pasaia
Iker Aranburu Donostia Lorenzo Jauregi Donostia
Iñaki Arrieta Donostia Lander Larrauri Donostia
Asier Carballeda Pasaia Gabi Larrinaga Donostia
Joseba Mikel Etxabe Hernani Iker Martin Irun
Alberto Etxarte Iruñea Mikel Olarra Donostia
Julen Fernandez Pasaia Iñigo Osa Pasaia
Juan Carlos Fontan (p) Pasaia Juan I. Rodriguez Henderson
Tiran Entrenatzailea: Dani Perez
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
David Alvarez Vigo Adrian Meira Moaña
David Arosa Moaña Jose Carlos Meno Redondela
Roberto Carlos Costas Moaña Pablo Miranda Bueu
Breixo Docampo Moaña Raul Novelle Cangas
Jose Iban Fernandez Cangas Jaime Pazo Cangas
Juan Garcia Vigo Ivan Rivas Moaña
Jose Carlos Garcia Redondela Lucas Rodriguez Vigo
David Gonzalez Moaña Victor Jose Rodriguez Moaña
Esteban Juncal Moaña Daniel Rua Moaña
Jose Manuel Lobera Moaña Ruben Santos Moaña
David Lusquiños Vigo Felipe Silva Redondela
Urdaibai Entrenatzailea: Jose Manuel Francisco
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Jon Albizu Zarautz Xabier Olazar Mundaka
Iñigo Aldai Bermeo Luis Pazos Marin
Asier Arego (p) Gernika Javier Polo Algorta
Asier Astelarra Plentzia Mikel Portularrume Donostia
Bersaitz Azkue Zarautz Fernando Rua Moaña
Andrei Banica Constanta Lur Uribarren (p) Elantxobe
Alain Colunga Barakaldo Borja Viaredo Plentzia
Carlos Mañas Denia Oscar Viudez O Grove
Miguel Angel Millares Ribadeo Iker Zabala Bermeo
Antonio M. Montenegro O Grove Xabier Zulaika Deba
Mikel Ojeda Bilbo
Zarautz Entrenatzailea: Hegoi Intxauspe
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
Jose Ignacio Alberdi Getaria Hegoi Intxauspe Zarautz
Gorka Aranberri (p) Donostia Gotzon Iruretagoiena Aia
Gorka Areizaga Getaria Igor Isasi Eibar
Xabier Arratibel Zarautz Aitor Jauregi Zarautz
Beñat Eizagirre Zarautz Egoitz Maqueda Zarautz
Felipe Eizagirre Zarautz Alejandro Rodriguez Bueu
Gaizka Garmendia (p) Zarautz Andima Martinez Zarautz
Alex Gomez Zarautz Mikel Martinez Orio
Igor Gonzalez Donostia Joseba Segurola Zarautz
Ekhi Illarramendi Zarautz Mikel Zapirain Zarautz
Zumaia Entrenatzailea: Luis Mari Olasagasti «Luxia»
Arraunlaria Lekua Arraunlaria Lekua
U. Agirregomezkorta Azpeitia Jon larrañaga Zumaia
Juan Ignacio Akarregi Ondarroa Iparra Larzabal Azkoitia
Joseba Aristi Zumaia Joseba Lete Ondarroa
Odei Arrizabalaga Itziar Josu Lete Ondarroa
Mikel Azkarate Barakaldo Mikel Olasagasti Orio
Ibon Basterretxea Deba Unai Osa Zumaia
Mikel Etxeberria Zumaia Iñaki Ucin Getaria
Jokin Gijarro Zumaia Garikoitz Uranga Zarautz
Inge Iribar Getaria Urtzi Zabala Deba
Iñaki Larrañaga Zumaia