GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Josu Jimenez Maia Idazlea

Deitu erleei

Deitu erleei, zabal dezaten Garbiñe Arrieta hil dela, Montevideon, duela egun gutxi batzuk, buruko isuri baten ondorioz.

Deitu erleei, zabal dezaten hutsune handia utzi duela Uruguaiko euskal jendearen artean, baita ozeanoz alde honetan ere, Garbiñe ezagutzeko aukera izan genuen guztion bihotzetan.

Deitu erleei, zabal dezaten Garbiñek erakutsi zigula elkartasuna, herriarekiko maitasuna eta behartsuen alde lan egitea zer den, hitzetatik haratago erakutsi ere.

Deitu erleei, zabal dezaten 1994an bera zikintzen saiatu ziren Espainiako kazetari txakur horietaz, «Purificación» deitu zioten horietaz, irri egiten zuela Garbiñek.

Deitu erleei zabal dezaten Garbiñe bezalako moja bat ezagutzea ohore handia izan dela ni bezalako antiklerikal batentzat, duela gutxi ezagutu nuen arren.

Deitu erleei, zabal dezaten, batez ere, emakume zoriontsua izan zela, eta, bizitza gogorra gorabehera, zoriontasun hori bazekiela partekatzen, bere inguruan barreiatzen zuela.

Horregatik, deitu erleei, zabal ez dezaten tristura, denok gogora dezagun Garbiñe, alai, edo kantuan, edo txiste bat kontatzen, edo hizketan, uruguaieraz edo euskaraz, zeren Ameriketan urte asko egonda ere, Garbiñek ez zuen sekula euskara goxo zoragarri hura galdu.

Erleek jakinen dute hori egiten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo