Euskara
Lege proposamena egiteko elkarteen hitza aintzat hartzeko eskatu dute
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak frantses Parlamentuan diputatuak lantzen ari diren hizkuntz arloko lege-proposamena egiteko elkarteak aintzat har daitezen eskatu zuten. Euskarak lege babes hori ezinbestekoa duela adierazi zuten, eta azken garaiotan izandako «atzeranzko urratsak» gogora ekarriz: bide-seinaleak frantses hutsean, eta, kolegioko Brebet azterketako matematikak euskaraz izatetik frantsesera pasa nahi izatea. Borroken ondotik lortutako helburuetan atzera egitea egungo «egoeraren isla» dela salatu zuten.