GARA > Idatzia > Euskal Herria

CADEk AHTri buruz eginen den azterketa independente berria salatu du

Idoia ERASO |

CADEk, abiadura handiko proiektuaren aurka dagoen elkarteak, Alain Roussetek trenbide berriari buruz eskatuko duen azterketa independentearen oinarriak faltsuak direla salatu du. «Plazer egiteko» eginen dutela erran du CADEko arduradun Victor Pachonek. Azterlana egiteko deialdia oraindik egina ez den arren, CADEk horren egiteko eskainiko diren datuak eta baldintzak eskuratu ditu.

Akitaniako hauteskundeetako bi itzulien artean Europe Ecologie taldearekin hitzarmena sinatu zuen Alain Rousset sozialistak. AHTren beharrari buruzko azterlan independente bat eskatuko zuela erran zuen. Ikerketa berri horri buruz Pachonek zera erran du: «Eskaera hertsi bat da, mugiezineko parametroekin AHTren kontrakoak ahultzeko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo