GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko San Fermin Torneoaren finala

Inspirazio perfektua

Martinez de Irujo sekulako erakustaldia emanda nagusitu da sanferminetako egun handian.

p035_f01_333x333.jpg

IRUJO 22

BENGOETXEA VI 8

Asier AIESTARAN

Juan Martinez de Irujok badu beste txapel bat bere etxeko hormak atontzen jarraitzeko. Iberoko aurrelariak sasoi betean dagoela erakutsi zuen eta San Fermin eguna ezin hobeto ospatu zuen Lau eta Erdiko Torneoaren finala nagusitasun handiz irabazita. Irujok lehiaketa honetan lortzen duen bigarren garaipena da aurtengoa -lau final ditu jokatuak-. Hala, orain gutxi irabazi zuen Buruz Buruko Txapelketarekin hasitako bolada bikainak bere horretan dirau.

Izan ere, Gasteizen urteko final nagusia irabazi zuenetik, gelditu gabe dabil Irujo, bi egunetik behin jokatuz, eta oraingoz behintzat inspirazioak ez dio ihes egin. Zenbakiek argi erakusten dute: azken hamalau egunetan zortzi partida jokatu eta bost irabazi ditu. Are gehiago, jokatu dituen azken hamazortzi partidatatik hamabost irabazi ditu.

Inspirazioa izan daiteke, hain zuzen, Irujok atzo egindakoa ongien laburbil dezakeen kontzeptua. Ongi sakatu, serio piloteatu, eta akatsik egin gabe azkar amaitu. Askori Aimar Olaizolak 2007an egindakoa etorri zitzaigun burura. Goizuetakoa ere Buruz Buruko Txapelketa irabazita zen urte hartan, eta Labriteko finalean zortzi tantoan utzi zuen Barriola sekulako erakustaldia emanda. Aimar faltan bota zuen bat baino gehiago zen atzo harmailetan.

«Izugarrizko erritmoan jokatzen dugu biok eta fisikoki nahikoa larri zaudenean garrantzitsuena hutsik ez egitea izaten da. Goizean arrankatzea kostatzen zait, baina zorionez ni hobeto ibili naiz horretan. Ez gaude ohituta neurri honetan jokatzera, baina final ofizialak kenduta hauxe da pilotaren egunik handiena eta honetaz gozatzeko aukerak merezi du sakrifizioa», aipatu zuen Irujok irribarretsu partida amaieran.

Hala ere, ezin zaio ezertxo ere aurpegiratu Oinatz Bengoetxeari. Leitzakoa gogotik saiatu zen aurkaria estutu eta apustulariei arrazoia kentzen -100/30i kantatzen zuten hasi aurretik-, baina Irujok soberan izan zuen zehaztasun guztia falta izan zitzaion berari. Irabazlea lan erdietara iritsi zenerako, egoerak ezin zuen aldrebesagoa izan Bengoetxearentzat: 11-3 markagailuan 14 minutu bakarrik pasa zirenean. Saiatu zen Asier Garcia botileroa atsedenak eskatu eta bere lehengusuari animoak ematen, baina alferrik zen.

«Ez dago aitzakiarik. Sekulako indarra erakutsi du eta buruz buru jokatzen duzunean horrek sekulako garrantzia du. Ilusio handiarekin etorri naiz, baina bera gehiago izan da. Binakako torneoa hasiko da berehala eta aurrera jarraitzea besterik ez zaigu geratzen», onartu zuen burumakur Bengoetxea VI.ak.

Saralegi eta Apraiz

Labriteko egitarauak ez du atsedenik hartuko eta gaur gauean (22.15, ETB) beste jaialdi interesgarri bat izango da. Partida nagusian Binakako San Fermin Torneoko bigarren neurketa ikusteko aukera izango da, Titin III.a-Barriola Saralegi-Apraizen aurka. Hain zuzen ere, Ekaitz Saralegik eta Alexis Apraizek osatutako bikotea da aurtengo berrikuntza nagusia. Gorakada nabarmena erakutsi dute azken hilabeteotan bi pilotariok eta Binakako Txapelketan egindako lan txukunak saria izan du sanferminetan. Ea nola erantzuten dioten gaurko erronkari.

Urrutia muestra galones para que Juaristi defina

Juaristi y Urrutia lograron la clasificación para la final del Torneo San Fermín-Tejados Aoiz tras superar a Zeberio II y Badiola por 40-35 en la segunda semifinal disputada ayer en el Euskal jai de Uharte. En la pareja colorada, Patxi Zeberio fue de menos a más. Comenzó bastante flojo y, cuando se percató de que el partido estaba perdido y comenzó a arriesgar, se convirtió en la estrella del partido. Aunque las diferencias llegaron a ser de 15 tantos (15-30), Zeberio y Badiola lograron arrimarse hasta el 35-38 metiendo el miedo en el cuerpo a la cátedra. Badiola, por su parte, hizo un partido muy discreto y se vió totalmente dominado por Urrutia. Precisamente, el zaguero de la pareja ganadora demostró que en estos momentos es el número uno en la zaga del cuadro remontista. Jugó un partido casi perfecto y dominó de cabo a rabo. Juaristi, como en los últimos partidos del Euskal, jugó con mucha confianza, rematando en numerosas ocasiones a dos paredes. De esta manera, se espera una final muy disputada para el sábado entre Ezkurra-Ion y Juaristi Urrutia, con Ezkurra y Urrutia llevando la iniciativa.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo