Itolarriaren ostean arnasten jarraituko du Photomuseumek
Zarautzeko Photomuseum argazkilaritza eta zinema museoari buruzko albisteek zailtasun ekonomikoak izan dituzte hizpide azken hilabeteotan, eta itxiera aurreratu duenik ere izan da. GARAk jakin duenez, aldiz, museoa zulotik atera da Kutxak emandako diru laguntzari esker. Azkenaldiko larrialdiak gaindituta, aurrera egiteko garaia da orain; horren erakusle, bilduma berria ekarri dute museora. Berlingo harresiari buruzkoa da eta abuztura arte egongo da Zarautzen.
Maddalen LARRINAGA | ZARAUTZ
Orain dela bost hilabete kaleratutako hainbat albistek, Zarautzeko Photomuseum argazkilaritza eta zinema museoaren itxiera aurreratu zuten. Aldiz, ordutik egoera guztiz aldatu da; «arazoa konponduta dago jadanik», baieztatu zion atzo GARAri Leopoldo Zugaza museoko sortzaile eta egungo zuzendariak.
Museoak jasotzen zituen diru laguntzak nabarmen murriztu ostean, egoera oso larrian geratu zen proiektuaren etorkizuna. Izan ere, hamar langileen soldatak ordaintzea izugarrizko arazo bihurtu zen eta museoa behin-behinean ixteko aukera ere mahai gainean izan zen. Aldiz, Leopoldo Zugazak berak baieztatu duenez, hainbat kontakturen ondoren museoari ateak irekita mantentzeko beharrezko laguntza eman dio Kutxak. Horrez gain, Gipuzkoako Aldundiaren liburutegiko zenbait material eskuratzeko akordioa ere lortu du museoak. Hori bai, bizi dugun krisi garai latza kontuan izanik, gastu propioen kontrola egiteko konpromisoa hartu du museoak.
Gipuzkoako hiriburutik kanpo egonik, Zarautzeko Photomuseumek ez du bere «anaia handiek» duten oihartzun bera. «Eragozpena da guretzat herri batean egotea», aitortu zion atzo Zugazak GARAri. Ildo horretan, herrietako kultura bultzatzearen beharra aldarrikatu zuen. «Ni beti bizi izan naiz herri batean, eta beti biziko naiz herri batean, ez auzo pobre batean». Horregatik, herriek merkataritza eta kultura arloetan zerbitzuak izateko beharra defendatzen du. «Gutxieneko zerbitzuak behar dira herrietan ere». Hori bai, Zugazak argi du ez dagoela herri batek hiriburu batek duen eskaintza bera izatea eskatzerik.
Arazoak arazo, komunikabideek museoari eskainitako espazio eta denbora eskertzen ditu Zugazak, «gure egoera marjinala den arren prentsak ezin hobeki jokatu baitu beti gurekin». Photomuseum museoa 1993an sortu zuen Zugazak Ramon Serras argazkilariarekin batera; helburua argazkilaritzako testigantzak jaso, mantendu eta transmititzea zen.
Zuzendariak argi du zein den museoak uneotan duen eginbeharra: «Produktu onak eskaintzea, hori da guk egin behar duguna». Eta aro berria hasteko, Berlingo harresiari buruzko argazki erakusketa ekarri dute.
Izenburua: «Erorketa baten tokiak eta aztarnak. Berlingo harresia argazkilarien begietan».
Tokia: Photomuseum, Zarautz.
Data: Uztailaren 6tik abuztuaren 29ra arte.
Sarreraren prezioa: 6 euro.
La nueva exposición que acoge el museo de fotografía y cine Photomuseum de Zarautz refleja la caída del muro de Berlín a través de las obras de ocho fotógrafos con trayectorias individuales que van desde la creación periodística a la clásica fotografía de arquitectura.
A modo casi de puzzle, Thierry Buignet, Harald Hauswald, Kai-Olaf Hesse, André Kirchner, Barbara Kelmm, Karl-Ludwig Lange, Nelly Rau-Häring y Maurice Weiss completan un reportaje fotográfico sobre los días en los que Berlín volvió a ser uno. Algunos muestran la caída de forma espontánea, en su momento y lugar, con el dramatismo que esto implica, y otros la plasmaron siguiendo un método determinado o desde la distancia. «Cada uno fotografió lo que le tocó vivir», explicaba ayer Leopoldo Zugaza, director y cofundador del museo. Los ocho artistas reunidos son fotógrafos de recorrido, con renombre y que «técnicamente son muy acreditados».
Esta exposición ha surgido a iniciativa de la «Stiftung Brandenburg Tor» (Fundación Puerta de Brandenburgo) y ha logrado reunir tanto documentos fotográficos como interpretaciones artísticas sobre la famosa caída del Muro.
La colección consta de alrededor de 55 fotografías, más un trozo del Muro, colocado en una de las vitrinas del Photomuseum y que «preside» la muestra.
La colección se inauguró el pasado día 6 y estará a disposición de los visitantes hasta el 29 de agosto.
M. L.