GARA > Idatzia > Kirolak> Tour

Seigarren etapa

Esprintak gozagarri zaizkio berriz ere Mark Cavendishi

Barruan zeraman korapilo sendoa askatuta, Man uharteko esprinterrak bigarren garaipena eskuratu du jarraian Gueugnonen, azken metroetan Tyler Farrar eta Alessandro Petacchiri nagusitasunez gailendu ostean.

p034_f01_666x666.jpg

Jon ORMAZABAL

Ostegunean Montargisen barruan zeraman korapilo sendoa askatu zuen arte, Tourreko esprintak infernu bat ziren iaz sei garaipen lortu zituen Mark Cavendishentzat. Petacchik irabazi zuen lehenengoan, Brughart alemaniarra lurrera bota zuen. Hushovdek irabazi zuen esprintean, berriz, beste askok bezala, kaosaren erdian amaitu zuen. Lampreko italiarrak bigarren garaipena eskuratu eta pelotoiko azkarrena zela zirudienean, azkarregi amore eman zuen, garaipenak ezinezkoa zirudiela aditzera emanaz. Osteguneko garaipenak, ordea, piztia piztu du: Man uharteko txirrindulariak gainean zeraman zama bide bazterrean utzi du eta irribarrea bere aurpegira itzuli da. Esprintak gozagarri zaizkio berriz, eta, bera ondo egonda, aurtengo Tourrean ez dago aurre egingo dionik.

Izan ere, ostegunean bezala, aurkariak gurpiletik atera zituen Man uhartekoak azken metroetan Gueugnonen, Mark Renshaw taldekideak egindako lana bikain borobilduz. Oscar Freire beteranoak esana da -atzo ez zuen esprinta lehiatu- Columbiak ez duela garai bateko kontrol lanik egiten etapa amaieretan, eta egia da George Hincapieren hutsunea handia izan daitekeela eta Michel Rogers eta Tony Martinek sailkapen orokorra dutela buruan; aldiz, momentuz nahikoa du Cavendishek Zeelanda Berriko Mark Renshaw taldekidearekin. Atzokoan Garmin taldea izan zen azken kilometroetan Tyler Farrarrentzat kontrol lana egin zuena, baina, une erabakigarrian, Columbiakoak ez zion inolako aukerarik eman estatubatuarrari. Hala ere, eskumuturrean hartutako kolpetik osatzen ari dela dirudi eta atzo bigarren amaitu zuen.

Atzokoarekin, hamabi dira jada Man uharteko txirrindulariak Tourrean lortutako garaipenak: 2008an lau, iaz sei eta aurten, momentuz, bi. Britainiarrak 25 urte dituela kontuan izanda, marka guztiak hauts ditzake. Oraingoz, Erik Zabel bere aholkulariaren eta Mario Cipolliniren marka berdindu du.

Ruben Perezen ahalegina

Gainontzean, aurtengo Tourreko etaparik luzeena nahikoa lasaia izan zen pelotoiarentzat, egunero bezala ihesaldi saiakerak izan baziren ere. Montargis eta Gueugnon arteko 227,5 kilometroek laugarren mailako lau menditxo zituzten, eta, bezperako etapan gertatu bezala, ia hasieratik saiatu ziren ausartenak pelotoiak baimenduko zuen ihesaldiaren bila.

Tour hasiera honetan ia egunero gertatu bezala, Euskalteleko txirrindulari bat tartean zen, atzoko kasuan Ruben Perez bizkaitarra. Mathieu Perget (Caisse d'Epargne) eta Lang (Omega Pharma-Lotto) lagun zituela, zazpi minututako aldea izatera heldu zen euskalduna, baina esprinterren taldeek bikain kalkulatu zuten lanean noiz jarri. Behin ihesaldia harrapatu ostean, Charteau (Bouygues) eta Champion (Ag2r) ere saiatu ziren. Hori bai, alper-alperrik.

Dozena, osatuta

Atzokoarekin, hamabi etapa garaipen ditu Columbiakoak Tourrean: lau 2008an, sei 2009an eta bi aurten. Dagoeneko berdindu du aholkulari duen Erik Zabelen eta Mario Cipolliniren marka.

Talde lana

Egia izan daiteke Columbiak ez dituela azken kilometroak iaz bezainbeste kontrolatzen, atzo Garminek egin zuen, baina Mark Renshawen lanarekin aski du.

Barredo y Rui Costa, multados tras pelearse

Los comisarios del Tour multaron con 200 francos suizos (149 euros) a Carlos Barredo (Quick Step) y Rui Costa (Caisse d'Epargne) por protagonizar una pelea nada más cruzar la meta de la sexta etapa del Tour. Al parecer, todo vino motivado por una discusión como consecuencia del viento que azotó a los corredores en los últimos kilómetros y por un supuesto codazo del luso. Barredo trató de golpear al portugués con una rueda.

Greipel redondea la jornada para Columbia

La jornada fue redonda para el equipo Columbia, ya que al triunfo de Cavendish en el Tour, hay que sumar la de André Greipel en el Tour de Austria. El alemán volvió a ser el más rápido en el esprint y venció en la sexta etapa, Deutschlandsberg-Laxenbrug, de nada menos 231,8 kilómetros. El alemán suma ya 14 victorias en 2010.

Astana descolgó a cuatro de sus corredores

El Astana de Contador podrá ser un poco peor o un poco mejor, pero no se puede negar que el de Pinto tiene un equipo entregado. Así, cuando los equipos de los esprinters aceleraron la marcha del pelotón, David de la Fuente, Paolo Tiralongo, Dani Navarro y Jesús Hernández se dejaron descolgar para descansar y llegaron a más de cinco minutos a meta, ocupando cuatro de los últimos cinco puestos de la etapa. Contador lo explicó en su Twitter. «Gracias David, Navarro, Tiralongo y Jesús Hernández por vuestra profesionalidad descansando los últimos 10 kms, dentro de poco os toca». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo