GARA > Idatzia > Ekonomia

Contrucciones Dumboako langileen egoera latza salatu du LABek

Janire MENDIETA |

Obra zibilean lan egiten duen Iruneko Construcciones Dumboa enpresa konkurtso prozesuan murgilduta dago. Ondorioz, langileek ez dituzte hainbat nomina kobratu.

Horrez gain, Lan Ordezkaritzak enplegua erregulatzeko espedientea ezarri die enpresako 50 langileei. Horiek horrela, beharginak egoera larri bezain jasanezina bizitzen ari dira.

Egoera ikusita, LABek langileen egoera salatzea erabaki du. Izan ere, Construcciones Dumboak oraindik ez du langileen lanpostuak eta enpresaren jarraipena bera bermatzeko apustu seriorik egin sindikatuaren hitzetan.

Halaber, LABen ustez, enpresako zuzendaritza «enpresa batzordearen aurkako mehatxuan oinarritutako bortxa politika batean murgildu da». Sindikatuak gogor kritikatu du enpresak askatasun sindikala bezalako oinarrizko eskubideak urratzea, «iraganari dagozkion jarrerak dira-eta horiek».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo