GARA > Idatzia > Kultura

Salgai dira Musika Aitzakia zikloko kontzertuetako sarrerak

GARA | DONOSTIA

Salgai dira dagoeneko Musika Aitzakia zikloko kontzertuetarako sarrerak. Programa honen barruan dira Arantzazu, Biarritz, Urruña eta Hondarribian egingo diren kontzertuak, baita Arantzazun, Itziarren, Zumaian, Mutrikun eta Orion egingo diren doako kontzertuak ere. Sarrerak herri horietako turismo bulegoetan eskuratu ahal izateaz gain, Hamabostaldiaren bulegoetan kontzertuen bezperara arte salgai izango dira. Arantzazu abuztuaren 12an bisitatuko du jaialdiak, eta hurrengo egunean, Urruñako San Bizente eliza agertoki bilakatuko da Conductus Ensemble taldearen eskutik. Abuztuaren 16an Biarritzeko Kasinoko Auditorioan Bertrand Chamayou piano-jotzailea arituko da eta 30ean Hondarribia izango da azken geltokia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo