GARA > Idatzia > Kultura

IRUÑEA

Gariren doako kontzertu batek itxiko ditu gaur UEUko ikastaroak

Astelehenean Iruñean hasi ziren Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) ikastaroek bihar izango dute amaiera. Gaur, esaterako, lurralde antolamenduaren eta software librearen inguruan aritu dira eta bihar, berriz, erotika, artea nahiz heziketa emozionala izango dituzte mintzagai. UEUko ikastaroen amaiera ekitaldia, gainera, gaur izango da Iruñeko Zaldi Zuria tabernan. Bertan Gari kantari legazpiarrak kontzertua eskainiko du. Joan nahi duen orok 20.00etan du hitzordua eta sarrera doakoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo