GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Politikaz hitz egitea ondo dago, baldin eta gutxiengoaren tirania ez bada onartzen

Montilla president-aren eta Rodriguez Zapateroren arteko bilera protokolo hutsean geratu zen. Bilkuratik irtetean Montillak esan zuenez, helburua ez zen neurri zehatzik aurkeztea, baizik eta «politikaz aritzea». Eta, azaldu zuenez, «nahiko pozik» egoteko arrazoiak dauzka Montillak, orokorrean Zapatero eta bera bat datozelako. Adostasun hori, ordea, ez zen inondik inora azaldu aurreko egunean Madrilgo Kongresuan, PSOEk PSCko ordezkariak beraiek aurkeztutako proposamenaren aurka bozkatzera behartu zituztenean, erridikulua eginez eta, bide batez, CIUri mesede eginez. Sukurtsalismo honek kinkan jartzen ditu PSOEren azken urteetako garaipen nagusiak, bere posizio politikoak ahulduz. Orokorrean, Estatut-aren auziak estatu krisi sakona eragin du Estatu espainolean. Atzo ere argi utzi zuen puntu hau Montillak, «bai Espainiak bai Kataluniak arazo bat dutela» onartu zuenean. Ondorioz, arrazoi du politikaz hitz egiteko garaia dela esaten duenean ere. Bere alderdia, ordea, barne mailan indartsua den gutxiengo baten eta arerioaren menpeko azaltzen da. Gutxiengoari agintea eta beto eskubidea ematen zaionean, politikaz aritzea soinketa intelektuala egitea bezalakoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo