GARA > Idatzia > Iritzia> Kolaborazioak

Gotzon Iparragirre Burgoa Ondarroa

Gestorakoak, Felipe Egiguren omentzen?

Egigurenen berbak zorrotzak eta sendoak dira, sinatzeko modukoak. Eta argi esaten dute herriari bizkarra emanda osatutako Gestora adar jotze bat dela, eta herritarrak gutxiesten dituela.

Aurtengo uda hasieran, 2010eko uztailaren 9an, Felipe Egigurenen autobiografia aurkeztu zuten Ondarroan. Aurkezpen horretan izan ziren Bizkaiko buruzagi jeltzaleak, eta baita Ondarroako Gestorako kideak ere (Felix Aranbarri, Josune Ariztondo...).

Felipe Egiguren Ondarroako EAJko kide garrantzitsua izan zen II. Errepublikan. Uri Buru Batzarreko eta Batzokiko lehendakaria eta idazkaria izan zen, eta alkate eta alkateorde postuak bete zituen urte batzuetan. Horretaz gain, «Euzkadi» egunkariko kronikari zorrotza ere bazen Egiguren, eta Jokintxo bezala sinatzen zuen.

II. Errepublikako lehen Udala hauteskunderik egin gabe hautatu zen Ondarroan, «29. artikuluaren» bidez. Hau da, alderdiek adostu zuten bakoitzak zer nolako ordezkaritza izan behar zuen Udalean. EAJk hartu zuen orduan Udalaren gidaritza, herrian nagusigoa zuelako. Baina 1933ko urtarrilean Madrileko Gobernuak desegin egingo ditu «29. artikuluarekin» eratutako udalak, eta horien ordez gestorak ipini zituen agintean. Ondarroako Gestora hiru kidek osatu zuten, tostarteko sindikalista batek eta Unión Republicana alderdiko beste bi kidek, nahiz eta alderdi honek Ondarroan indarrik eduki ez. Azken hauetariko batek eskuratu zuen gestorako lehendakari kargua.

Felipe Egigurenek gogor salatu zuen gestora berri horren izaera: «Ya tenemos a la Comisión Gestora en funciones de mando. Nosotros, como nacionalistas vascos, entendedores de una democracía pura y sana, protestamos contra esta clase de nombramientos, por implicar los mismos burla y menosprecio a los sentimientos y deseos del pueblo, que no les otorga representación ni confianza, y sí ve su asalto a los escaños municipales con disgusto y desaprobación» («Euzkadi», 1933-2-01)

Egigurenen berbak zorrotzak eta sendoak dira, sinatzeko modukoak. Eta argi esaten dute herriari bizkarra emanda osatutako Gestora adar jotze bat dela, eta herritarrak gutxiesten dituela.

Kuriosoa da: Felix Aranbarrik eta Josune Ariztondok eurek egin dutena kritikatzen zuen gizon bat omendu dute!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo