Jon Ordoñez 2010/7/20
Hiru buru eta txapel bat
berriak
Mendiak albiste onak ekarri ditu asteburuan. Behar ere behar zituen. Juan Vallejok, Mikel Zabalzak eta Alberto Iñurrategik hirugarrenean bete dute helburua; baina helburua baino gehiago, erronka zen, eta erronkak albiste dira gaur egun zortzimilakoetan. Makaluko mendebaldeko pilarean eta Everesteko Hornbein korridorean ez bezala, Broad Peaken osatu dute begiz jotako asmoa: mendiaren hiru tontorrak lotu dituzte, eta horietako batera, gainera, bide berri bat irekiz igo dira. Vallejo, Zabalza eta Iñurrategi, hori bai hirukoa. Hiru buruko Broad Peak mendia txapela bakarrarekin estali dute, baina eurak dira benetako txapeldunak.
(...) Tontorra lehenesten diote mendizale gehienek igotzeko moduari, eta hortik kanpoko jarduera osatu dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak. Himalayismoaren historian arrastoa utzi dute.