GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Aldaketak tropelean

Alberto Contadorrek ez du Astana taldean jarraituko

Madrildarra hurrengo denboraldirako aukerak aztertzen ari da, eta Schleck anaiak galduko dituen Bjarne Riis-en taldea da ongien kokatuta dagoena.

p036_f01_333x333.jpg

Nerea CABRERA

Igandean hirugarren Tourra irabazi ostean, Alberto Contadorri iritsi zaio bere etorkizuna erabakitzeko ordua. Madrildarrak Astana taldearekin hiru urte luzez izan duen harremana bertan behera uztea erabaki du, atzo komunikatu baten bitartez jakitera eman zuenez. Dirudienez, talde kazakhstandarrak uztailaren 28rako bertan jarraitzeko prest zegoen ala ez argitzeko eskatu zion Contadorri, eta erantzunik jaso ez duenez, bien arteko lan harremana bertan behera geratu dela esan daiteke jada.

Izan ere, Tourreko irabazleak Astana taldeari erabakia hartzeko denbora gehiago emateko eskatu zion, horrelako hautu bat pazientziaz hartu behar dela argudiatuz eta ez bat-bateko beroaldian. «Nahiz eta bi aldeen arteko posizioak oso urrunak ez izan, taldeak berehala jakin nahi zuen txirrindulariak jarraituko zuen edo ez, hurrengo urterako taldea finkatzen joan ahal izateko. Horregatik posizioak aldentzen joan dira».

Alberto Contadorren prentsa arduradunak azaldutakoaren arabera, «Frantziako Tourraren ostean, Alberto Contador lasaitasunez ari da hurrengo denboraldiei begira dauzkan aukera guztiak aztertzen, eta oraindik ez du erabakirik hartu».

Hiru urteko harremana

Contador Discovery Channel taldea desagertu ondoren iritsi zen Astana taldera, eta hiru denboraldiko kontratua sinatu zuen asiarrekin. Harreman hori denboraldi amaieran bukatuko du madrildarrak, eta hiru urte horietan, beste hainbat lasterketen artean, Giroa eta Vuelta irabazi ditu, baita Tourra ere bi aldiz.

«La Gazzetta dello Sport» egunkari italiarrak atzo jakitera eman zuenez, Bjarne Riis-ek interes bizia du Contador bere taldera eramateko. Ez da ahaztu behar Saxo Bank taldeko managerrak Schleck anaiak galduko dituela hurrengo denboraldirako, eta hitz-erdika onartu du espainiarra fitxaketa bikaina litzatekeela hutsune hori betetzeko.

Bien bitartean, txirrindulariak berak adierazi zuenez, hurrengo urtean, Tourraz gain, Giroan edo Vueltan parte hartzen ere saiatuko da. «Zaila eta neketsua bada ere, denboraldi berean bi itzuli handi egiten saiatuko naiz», ziurtatu zuen madrildarrak, bere burua Miguel Indurainen bost Tourrak berdintzeko aukerekin ikusten duela baieztatzearekin batera. «Hala ere, orain hirugarrenaz gozatzea tokatzen zait, asko kostatu baitzait lortzea».

Petacchi no declaró sobre su supuesto dopaje

El italiano Alessandro Petacchi decidió no responder al supuesto uso de sustancias dopantes. El maillot verde del Tour 2010, está siendo investigado por la fiscalía de Padua, después de que el pasado mes de abril se encontrasen sustancias dopantes en casa del deportista.

Samuel Sánchez sufre una fisura en su mano derecha

El ciclista del Euskaltel Euskadi Samuel Sánchez sufre «una pequeña fisura en el radio de la mano derecha», según ha informado su equipo. El asturiano se lesionó durante la caída sufrida en la etapa del Tourmalet. La lesión se diagnosticó tras un exhaustivo reconocimiento.

Bruyneel pidió disculpas por sus declaraciones

Johan Bruyneel pidió disculpas ayer por un mensaje que publicó el pasado domingo en su cuenta twitter a causa de la prohibición de los maillots contra el cáncer. «Esta no era la forma correcta de manejar la situación, ni el ejemplo que quiero dar a mi equipo, y pido disculpas».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo