GARA > Idatzia > Kultura

Bilboko Alondegiko erakusketen epea luzatuko da abuztuaren 15era arte

GARA | BILBO

Alhondiga Bilbo zentroaren «Lurra Proiektua» eta «Sorterria. Beste leku bat hasten da hemen» erakusketak abuztuaren 15era arte bisitatu ahal izango dira. Horrela, bi erakusketak aurreikusitakoa baino hamabost egun gehiago egongo dira zabalik, Alondegiko arduradunek prentsa ohar bidez atzo jakinarazi zutenez.

«Lurra Proiektua» erakusketa handi eta diziplina artekoaren gune nagusia Lurra kontzeptua bera da, baita arkitekturak, arteak, zinemak, bideoak, musikak, antropologiak, filosofiak, diseinuak, jarduera fisikoak eta hezkuntzak elkarren artean duten harremana ere.

Bestetik, «Sorterria. Beste leku bat hasten da hemen» Parisko Fondation Cartier Pour l'art Contemporain fundazioak sortua da. Estreinakoz dago erakusketa hau Estatuan, Parisko fundazioaren egoitzan eta Kopenhageko Kunsthal Charlottenborgen izan ostean. Erakusketan bi lan bisual osagarri daude, Paul Virilio filosofoak eta Raymond Depardon argazkilariak sortuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo