GARA > Idatzia > Euskal Herria

Landarretxe: «Ez gara jaietara joaten, jaiak egitera baizik»

Baionako jaietan duela lau urte izandako arazoak herritar askok dituzte oraindik ere gogoan. Ibaialde elkarteko lehendakariak garai hori ekarri zuen gogora, jaiak berezi egiten dituena kultura ezberdinen nahasketa eta herritarren parte hartzea dela nabarmenduta. «Jaiak egun diren bezalakoak izaten jarraitzea nahi badugu, ezinbestekoa da kultura festetan biziaraztea», adierazi zuen Landarretxek.

p015_f02.jpg

Ainize BUTRON

Asko eta asko dira urtero, jaietan, Baionara hurbiltzen direnak. Euskal Herritik, baina, bereziki Estatu frantsesetik jiten dira gehienak. Jendetza horren aitzinean, jaien berezitasuna mantentzea «ezinbestekoa» da Jean Marc Landarretxe Ibialde elkarteko lehendakariaren iritziko. Dantzazpi, Baionan Kantuz eta beste hainbat ekitaldi sustatzen ditu elkarteak, eta gaur egun, arratsaldero euskal dantza eta kantuei tarte berezi bat ematen dion Karrikaldi ekitaldiaren antolatzailea da.

Azken urteotan Baionako jaiek izandako arrakasta kultura ezberdinen nahasketarekin lotu zuen. «Horrek egiten ditu bestak berezi. Hori galtzen bada, bestak desagertzera kondenatuak dira. Baionara hurbiltzen diren bestazaleen kopurua handitzen bada, behar da, horrekin, bestetan proposatzen diren animazioen kalitatea handitu, eta hori egiteko kulturaren sustapena osagai ezinbestekoa da», nabarmendu zuen Landarretxek. Alde horretatik, jaietan parte hartzen dutenek festak aberastu behar dituztela nabarmendu zuen. «Bestetara ez gara kontsumitzera etorri, baizik eta horiek aberastera», gehitu zuen. Landarretxen esanetan, bakoitzak badu horretan zer egitekorik, eta horretan, karriketan azken egunetan ibilki dabilen Peña Ibiltariaren ekimena txalotu zuen. Festen arrakastan belaunaldien arteko nahasketak ere zerikusi handia duela adierazi zuen. «Duela zenbait urte belaunaldiak ez ziren elkartzen, eta horrek ondorio txarrak izan ditu, bai gazte bai helduentzat», bukatu zuen. Belaunaldi nahasketa inoiz baino azkartuago ikusi zen Baionan atzo.

Zutoinetik gora

Urtero, «tradizio» berriak sortzen dira jaietan. Aurten, zutoinek erakarri dute festazaleen arreta; zutoinetan gora igo nahian ibili dira asko lagunek botilak jaurtitzen zizkieten bitartean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo