Mila hildako inguru eragin dituzte uholdeek Pakistango ipar-mendebaldean
Inoiz baino okerragoak dira aurtengo montzoiak ekarritako euriteak, Kyber Paktunkhwa probintziako agintariek jakitera eman dutenez. NBEk uste du milioi bat lagun kaltetu dituztela uholdeek.
GARA | ISLAMABAD
Pakistango agintariek atzo emandako datuen arabera, montzoiek ekarritako euriteek azken lau egunotan 800 hildako eragin dituzte, eta beste 200en bat desagertutzat eman dituzte.
Kyber Paktunkhwa Pakistango ipar-mendebaldeko probintzian inoiz ez dituzte ezagutu hain uholde kaltegarriak, Express telebista kateari bertako Exekutiboko iturriek esan diotenez. Yasir Hayat Kyber Paktunkhwako Hondamendien Kudeaketarako arduradunak Efe berri agentziari adierazi dionez, oraindik hildako gehiago zenbatu beharko dituzte.
NBE Nazio Batuen Erakundeak egin dituen kalkuluen arabera, milioi bat pertsona inguru kaltetu dituzte aurtengo uholdeek, eta horietako ehunka zaurituta daude; gainera, medikuen laguntza berehala jasotzeko aukera handirik ez dute. NBEk jakinarazi du Kabul eta Swat ibaiak beren bidetik atera direla, baita probintzia menditsuko zubi gehienak erabat suntsituta daudela ere. Beraz, biktimen kalterako, erreskate eta laguntza taldeen lana mantsotu egingo da.
Helikopteroak eta itsasontziak
Armadak zuzentzen ditu salbamendu ahaleginak. Atzo 30 helikoptero zituen lan hori egiteko, eta gaur beste sei izango ditu bere eskura. 150 itsasontzi ere badituzte militarrek kaltetuei laguntza eman ahal izateko. Erreskate taldeek 15.000 pertsona atera zituzten ostiralean arrisku handiko lekutatik, Amer Siddique Hondamendien Kudeaketarako operazio zuzendariak jakinarazi duenez.
Kaxmirren ere sekulako kalteak eragin dituzte uholdeek. Eskualdetik Txina aldera doan errepide nagusia suntsituta geratu da, eta inguru menditsu horietako makina bat herrixka erabat isolaturik daude. Uholdeekin batera, lur jauziak ere oso arriskutsuak izaten ari dira.
Uraren mailak gora egin zuen atzo Peshawar, Nowshera eta Charsada eskualdeetan, eta agintariek uste zuten kaltetutakoen kopuruak oraindik ere gora egin dezakeela. Swat, Peshawar eta Shanglara joaterik ez zegoen, eta Txinara doan Karakoram izeneko autopista bera ere itxi egin behar izan zuten.
Al menos 37 personas murieron y otras 35 están desaparecidas a causa de las inundaciones en el noreste de China, región afectada por las peores crecidas de los últimos diez años, según informó ayer la prensa local. Unas 364.000 personas fueron evacuadas a causa de las lluvias torrenciales que caen sobre la provincia de Jilin (noreste del país), según la agencia China Nueva. La electricidad y las comunicaciones fueron cortadas en ciertos sectores de la provincia. Los servicios ferroviarios estaban suspendidos en la ciudad de Kuquian, cuya estación de trenes estaba rodeada por las aguas. Unos 25.400 edificios fueron destruidos por las crecidas. Centenares de socorristas intentaban, además, recobrar unos 3.000 barriles de gas, sumamente explosivo y nocivo, procedentes de una fábrica química que fueron arrastrados por las corrientes. Por otro lado, un derrame de petróleo en esa zona pudo haber sido 60 veces mayor al que el Gobierno reconoce, lo que lo situaría entre las mayores mareas negras del mundo, afirmó Greenpeace. Según la ONG, unas 90.000 toneladas de crudo pudieron haberse vertido en el Mar Amarillo tras la explosión de dos oleoductos el 16 de julio.
GARA