GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Enekoitz Telleria 2010/7/28

Baliabideen balioaz

Genero indarkeriak aurten Euskal Herrian eragindako hildakoen zerrendan beste lerro bat dago idatzita herenegundik. Amelia Amaya Jimenez, 36 urteko emakumezkoa, Bilboko Txurdinaga auzoko bizilaguna, bikotekideak hil du ustez. Kolpeka hil. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bikotekideak maiatzetik zuen ezarrita emakumearengana ez hurbiltzeko agindua, lehendik ere tratu txarrak eman zizkiolako.

Genero indarkeriaren hildakoen zerrendan beste lerro bat dago idatzita, baina lerro berberak dira azalpenenak eta gabezienak. Lege, lerroburu eta adierazpenak berberak direlako kasu honetan ere, baina baliabideen gabeziak, lehentasunen nahasteak eta praktikaren hutsuneak ere bai. Baliabideak eta balioak nahasian. Nondik kendu eta jan da orain eztabaida. Krisi egoeran gizarte zerbitzuak dira murrizketen lehen biktima, eta biktimak lehen kaltetu. Urruntze aginduak zaintzeko baliabideen murriztea agerikoa da eta salatuta dago. Lerro berberak dira azalpenenak eta gabezienak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo