GARA > Idatzia > Mundua

Herbehereek Afganistan utzi dute bertan lau urte egin ondoren

Herbehereetako tropek Afganistandik alde egin dute, okupatzaileei lau urtez lagundu ondoren. Uruzgan probintziako aginte militarra estatubatuarrek antolatutako nazioarteko koalizioaren esku utzi zuten nederlandarrek. Guztira 24 soldadu galdu ditu armada nederlandarrak Asiako herrialdean. Berria oso ona da talibanentzat, garaipen propiotzat hartu baitute. Herbehereek zabaldutako bidea beste batzuek hartuko dute aurki, baina afganiarrak menderatu gabe.

p018_f01_199x116.jpg

Jose Angel ORIA

Barack Obama AEBetako presidenteak beste arrazoi bat dauka oso kezkatuta egoteko, Afganistango gerra gaiztotzen ari den momentuan trapu zaharrak aireratu baititu Wikileaks webguneak -gerraren benetako ezaugarriak agerian uzteko- eta Washingtonek asko kostata zutitutako okupazio koalizioa apurtzen hasi delako.

Porrota mozorrotu nahian, atzo Kamp Holland izeneko base militarrean egindako ekitaldi ofizialean -bertatik Uruzgan probintzia osoa kontrolatzeko ahaleginak egiten ditu NATOk- «lorpenak» baino ez zituzten aipatu. «Bere buruaren jabe izan dadin laguntza ematen diote Afganistani NATOk eta nazioarteko komunitateak. Herbehereek erantzukizuna hartu dute beren gain eta herrialdea berreraikitzeko eta bertara segurtasuna eramateko egin dute borroka», adierazi zuen Maxime Verhagen Atzerri ministroak, agiri baten bitartez. «Herbehereetako indarrak Uruzganen nabarmendu dira. Tropen sakrifizioa omendu nahi dugu. Baita afganiar soldaduena ere», erantsi zuen Joel Harper komandante eta NATOko eledunak.

AEBetako, Australiako, Eslovakiako eta Singapurko tropek egin beharko dute orain arte nederlandarrek egiten zutena. Hori bai, NATOk ez omen du inolako ahalmenik galdu, ez borrokari dagokionez, ezta ere «afganiarren formazioari eta herrialdeko berreraikuntzari dagokionez ere», Harper komandantearen arabera.

Herbehereek 1.950 soldadu eduki dituzte Afganistanen 2006ko abuztuaren 1az geroztik. Horietako gehienak hegoaldeko Uruzgan probintzian egon dira, talibanek sekulako indarra duten lurraldean. Guztira 24 soldadu galdu dituzte Herbehereek Afganistanen.

Joan den ostegunean Herbehereetako egunkari batean argitara emandako elkarrizketa batean, Yusuf Ahmadi talibanen eledunak adierazi zuen oso pozik daudela nederlandarrek herrialdea utzi behar dutela-eta.

NATOk Herbehereek Afganistanen beste urtebete egitea nahi zuen, hau da, 2011ko abuztua arte. Baina neurria ez da boto-emaileen gustuko. Azkenean, auziak Herbehereetako Gobernua apurtzea eragin zuen otsailaren 20an, eta misioa luzatzea ezinezko bihurtu zitzaien.

Tropek urteotan egin dituzten gauza batzuk ere gogorarazi zituzten atzo hedabideek. Esaterako, Uruzgan probintziako Tarin Kowt eta Chora herriak lotzen dituen errepidea eraiki dute nederlandarrek. Gainera, Afganistango Armadako 3.000 soldaduri formazioa eskaini diete.

Herbehereetako Gobernuak 1.400 milioi euro gastatu behar izan ditu Afganistanen. Horren truke, orain ematen dituzten datuen arabera, gobernuz kanpoko erakundeen kopurua asko hazi da Uruzganen (sei izatetik 50 izatera), eta eskola kopurua, berriz, bikoiztu egin da. Nederlandarren estrategia askok txalotu dute.

BEDERATZI URTE

AEBek zuzendutako koalizio militarrak orain ia bederatzi urte kendu zituen agintetik talibanak. Hala ere, mugimendu islamista hori asko indartu da azken urteotan eta une honetan okupatzaileek ez dakite zer egin.

Obama insinúa una rebaja de los objetivos de la ocupación

En un intento de tranquilizar a la población estadounidense tras la dimisión de McChrystal y las filtraciones a Wikileaks, su presidente, Barack Obama, afirmó ayer que sus metas en Afganistán son tanto modestas como alcanzables. «Nadie piensa que Afganistán vaya a ser un modelo de democracia `jeffersoniana'», dijo Obama en una entrevista para la CBS grabada el viernes y emitida ayer

«Lo que queremos hacer es difícil, pero es una meta bastante modesta: no permitir a los terroristas operar desde esta región. No permitirles crear grandes campos de entrenamiento y planear ataques contra territorio estadounidense con impunidad. Eso se puede lograr», afirmó Obama.

Un importante número de soldados estadounidenses permanecerán en Afganistán tras el inicio de repliegue de tropas previsto para julio de 2011, según subrayó ayer su secretario de Defensa, Robert Gates. «Debemos reafirmar el mensaje de que no nos iremos de Afganistán en julio de 2011», dijo Gates durante la emisión «This Week» en la cadena ABC. «El repliegue será limitado», añadió el jefe del Pentágono. Reconoció que la pérdida de soldados ha ido en aumento, pero se mostró optimista sobre una solución al conflicto, asegurando que se han realizado ciertos progresos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo