GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Libanoko egoera inarrosi duen agerraldia

Hassan Nasrallahek, Hezbola mugimendu xiitaren buruzagi gorenak, munduaren arreta bereganatu zuen atzo Rafik Hariri lehen ministro libanoarraren heriotzan Israelek izandako esku-hartzearen inguruko datu zehatz eta dokumentatuak jakinaraziz. Ikerketa propioaren ondorioak dira. Bere milizianoa, galdeketa egin ziezaioten, Siriaren eskuetan nola utzi zituen aipatu zuen. Halaber, Ahmed Nasrallah bere senide eta Israelen aldeko espioiaren aitorpenak -tartean Haririren segizioari egindako jarraipena eta atera zizkion argazkiak- jakinarazi zituen, eta egiazki ekintza armatu hura nork eta nola zuzendu zuen jakitea ia ezinezkoa izango den arren, nabarmentzekoak dira bi ondorio.

Batetik, adierazpenok NBEk bultzaturiko Nazioarteko Epaitegiaren tesien aurkakoak direla, ez baita Hezbola mugimenduko kide inkontrolatuen parte-hartze edo aztarnarik inon ageri. Eta bestetik, Israelek goi mailako militante eta buruzagiak etengabe hil izana, hala nola urtarrilean Dubaiko hotel batean hil zuten Hamaseko Mahmoud al-Mabhouh komandantea, oso kontuan hartzeko kasua dena. Nor bere traiektoriak erretratatu egiten baitu. Israelek Hezbola eta Siriarekin duen gerra egoera teknikoan (sarri gerra osoa bilakatzen dena, Libano gudu zelai bilakatzen duenez) bada Nasrallahren salaketari sinesgarritasuna emateko moduko zantzurik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo