GARA > Idatzia > Euskal Herria

«`Zutik EH' agiriak egoera politikoa astindu du», ezker abertzalearen ustez

«Errepresioa eta prozesu judizial desberdinen bitartez Estatu espainiarrak mantendu nahi duen blokeo egoerari aurre egiteko, mobilizazioa eta indar metaketa beharrezkoak» direla azaldu zuen atzo ezker abertzaleak. Donostian eskainitako prentsaurrekoan, ezker abertzaleak eskubide zibil eta politikoen defentsan Adierazi EH! herri plataformak irailaren 11rako Bilbon deitu duen manifestazio nazionala txalotu, eta bertan parte hartzera deitu zituen herritarrak.
p013_f01.jpg

Yuri AGIRRE |

«Zutik Euskal Herria» ebazpenean jasotako ezker abertzalearen apustu politikoak egoera politikoa «erabat astindu» duela adierazi zuten atzo ezker abertza- leko ordezkariek Donostian eskainitako prentsaurrekoan. Marian Beitialarrangoitia eta Niko Moreno hautetsi independentistek azaldu zutenez, «Euskal Herrian fase politiko berri bat irekitzen ari da, eta ezker abertzaleak hori horrela izan dadin lanean jarraituko du».

Hernaniko alkateak azken urte honetan euskal panorama politikoak «aldaketa sakona» izan duela adierazi zuen. Horren adibidetzat, «PSE-PP tandem-ean sortzen ari diren arrakalak» jarri zituen.

«Trantsizio fase bat bizitzen ari gara, konfrontazio eta blokeo egoera batetik elkarrizketa eta konponbide fase bateranzko igarobidea», baieztatu dute ordezkariok. Agertoki aldaketan, ezker abertzalearen borondatea eta ekina, beste indar politiko batzuenarekin batera, «ezinbestekoa» izaten ari dela azaldu zuen Beitialarrangoitiak.

Datozen hilabeteei begira

Gainera, «agertoki politiko berri bat eraikitzeko konpromisoa duten eragile politiko, sozial eta sindikalen ekinari esker, datozen hilabeteotan panorama politikoan aldaketak garapen handiagoa» izango duela iragarri zuten ordezkari independentistek.

Dena den, «larritasunez» ikusten du Estatu espainiarrak blokeo egoera mantendu eta iraunarazteko saiakera. «Errepresioaren bidean sakonduz, Estatuaren apustua datorren ikasturte politikoa baldintzatzea» dela salatu zuen Beitialarrangoitiak.

Horren adibideak «asko» direla azaldu zuen Hernaniko alkateak: «Espetxe politika kriminalaren areagotzea, militante independentisten bahiketak, tortura edota jai guneetan izandako polizia erasoak, besteak beste». Horri guztiari, «azken asteotan ezker abertzaleko egituretako dozenaka militanteri egindako zigor eskaera larriak eta prozesu judizial desberdinen azkartzea» gehitu behar zaizkiela adierazi zuen hautetsi independentistak. «Ad hoc egindako Alderdien Legeak babesturik, ezker abertzaleko ehundik gora militante epaitu eta zigortuko dituzte datorren ikasturte politikoan», salatu zuen. Errepresioaren aldeko apustu hori «blokeo egoera iraunkortzeko saiakera» baino ez dela berretsi zuen Beitialarrangoitiak.

Ezker abertzalearen iritziz, «Estatuaren jarrera itxiari aurre egiteko ezinbestekoak dira mobilizazioa eta indar metaketa. Bake, justizia eta demokraziadun agertoki demokratiko bat lortzeko eskubide zibil eta politikoen aldeko herri aktibazioa beharrezkoa da», gaineratu zuen.

Hori dela eta, ezker abertzaleak eskubide zibil eta politikoen defentsan Adierazi EH!-k irailaren 11rako Bilbon deitutako manifestazio nazionala «txalotu» egiten duela azaldu zuen Hernaniko alkateak. Era berean, bertan parte hartzera deitu zituen euskal herritarrak.

Kontaktuak diskrezioz

Kazetari batek ezker abertzaleak eta PSOEk kontaktuak ote dituzten galdetuta, ezker abertzaleak «hitz egiteko borondatea duten alderdi politiko guztiekin dituela kontaktuak» erantzun zuen Beitialarrangoitiak, «kontaktuen helburua eszenatoki aldaketa» dela eta «diskrezioa» eskatzen dutela gaineratuz.

Currin: «Tengo motivos para ser optimista»

«La situación está en un punto muy delicado, pero estoy confiado en que se están haciendo progresos. No puedo decir nada más al respecto», declaró el facilitador sudafricano Brian Currin al ser preguntado si confía en que se produzcan posibles anuncios sobre una tregua por parte de ETA. En una entrevista difundida ayer por Europa Press, manifestó también que tiene motivos «para ser optimista» cuando le cuestionaron sobre su visión de cómo podrían avanzar las cosas en Euskal Herria.

Respecto a si ETA tiene una fecha límite para adherirse a la Declaración de Bruselas, Currin insistió en que la organización armada no tiene «una fecha límite». Aunque quiso dejar claro que no estaba hablando de semanas ni de meses, puntualizó que «no se debería retrasar demasiado».

El facilitador sudafricano reconoció que un posible alto el fuego «depende de muchos factores» e indicó que las próximas elecciones autonómicas en la CAV «constituyen un factor importante».

Sobre el acercamiento entre la izquierda abertzale y otras formaciones políticas, Currin declaró que son «una influencia positiva». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo