GARA > Idatzia > Kultura

Gaurtik igandera arte ospatuko dute Araian XVII. Umorezko Antzerki Jaialdia

p042_f02_88x96.jpg

A. B. | BILBO

Arabako herri txikia da Araia, eta abuztuaren 15aren bueltan antzerkiari emana dago 1994az geroztik, bertan ospatzen baita gero eta oihartzun handiagoa duen Umorezko Antzerki Jaialdia.

Abuztuaren 6tik 23ra arteko egitarauaren barruan, hamar antzerki talde 28 saio eskaintzen ari dira Arabako hamalau herritara zabaldu den ekitaldian (egitaraua oso-osorik www.jaraialdia.com atarian dago ikusgai), eta jaialdiaren muina gaurtik igandera arte ospatuko da Araian bertan.

Gaur, 20.00etan, eta herriko plazan, Ganso & Cia taldeak «Renato» eszenaratuko du, Markeliñek «Terapia» Arrazpi Berri kiroldegian, 22.30ean, eta Leandrek «Chez Leandre», berriro plazara bueltatuta eta gaueko 0.30ean.

Bihar, berriz, Chacovachik «¡Cuidado! Un payaso malo puede arruinar tu vida» eta Flying Tiritasek «Atiritando» antzeztuko dute herriko plazan, 20.00etan lehenak eta 0.30ean bigarrenak, eta Doble Mandoblek «Mi otro yo» kiroldegian, aurreko eguneko prozedura bera erabilita.

Asteburura helduta, larunbatak eguerdiko saioa jasoko du 13.00ean, eta bertan, Txoko Magikoak «Mago Barruti» eta Trapu Zaharrak taldeak «Camping renove» plazaratuko dute. Iluntzean, Loco Bruscak «Speerman» taularatuko du 20.00etan, herriko plazan, eta Capitan Maravilla Productionsek «Mono A mono B» gaueko 0.30ean. Tartean, eta kiroldegian, Pez en Rayak «Lo cerebro» emango du 22.30ean.

Eta hamalau

Igandean, azken egunez, beste hiru ikuskizun ikusi ahal izango dira. 13.30ean, Dynamogeneren «Monsieur Culbuto»; arratsaldeko 20.00etan, Shake Thaten «On The Rocks», herriko plazan; eta 22.30ean, Tricicle y Vania Produccionsen «La venganza de Don Mendo», kiroldegian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo