GARA > Idatzia > Kultura> Musika

Musika elektronikoaren Irungo Muga Music Meeting jaialdiak DJ Tiesto izango du izar nagusi

Irungo Ficoba Europa osotik iritsitako disko jartzaile eta musika elektroniko zaletuen hitzordu izango da gaur. 21.00etatik 07.00etara ospatuko den Muga Music Meeting jaialdian izango da DJ Tiesto.

p049_f01_148x84.jpg

GARA | DONOSTIA

Musika elektronikoaren jaialdia izango da gaur Irunen. Europa osotik iritsitako DJ ezagunek hartuko dute bertan parte. Hiru eremutan banatuko dira emanaldiak. Room 1 deiturikoan, Patt-ek irekiko du gaua 21.00etan. Ondoren, DJ Bee arituko da. 01.00etan iritsiko da DJ Tiestorekin hitzordua. Kaleidoscope izeneko mundu biraren baitan egingo du geldialdia Euskal Herrian, eta hiru orduko ikuskizuna eskainiko du. Goizeko zazpiak bitartean, Chus Liberata eta Montxo arituko dira ondoren.

Room 2 deituriko eremuan, berriz, Ultraviolence hasiko da eta ostean ikusi eta entzun ahal izango diren pintxatzaileak honakoak izango dira: Finzy, Crookers, Bloody Beetroots, death Crew 77, Oscar Mulero vs. Christian Wünsch, Exium vs. Reeko eta Ben Sims.

Azkenik, terraza eremuan ere gau osoan zehar egongo da gozatzeko parada. Mr. Hounck, Rodolf Bevelacqua & Kharacho-k osatutako Sonotone Crew-rekin hasi, eta Gobus & Drumfolder, Anartz eta Chema Nox arituko dira ordenagailu zein platerekin malabareak eginez. Sarrerak 40 euro balio ditu aurrez erosiz gero, bertako leihatilan, berriz, 45.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo