Armadako buru ohia zigortu du Sri Lankako auzitegi militar batek
Tamil tigreen gerrilla deuseztatzeko operazio militarra zuzendu izanak sekulako ospea eman zion Sri Lankako Armadako buru Sarath Fonsekari, eta hori aprobetxatuz presidente izateko aurkeztu zuen bere burua. Nabarmen porrot egin ostean, atxilo hartu zuten eta, atzo bertan, epaitegi militar batek haren aurkako sententzia idatzi zuen, Armada utzi baino lehen politikan aritu izana egotzita. Ondorioz, 40 urte luzetan lortutako galoiak kenduko dizkiote.
GARA |
Sri Lankako Armadako buru eta herrialdeko presidentegai izandako Sarath Fonseka jeneral erretiratuari galoiak kentzea erabaki zuen atzo auzitegi militar batek, Armada utzi baino lehen politikan aritzea egotzita, iturri ofizialek jakinarazi zutenez.
Egun 59 urte dituen Fonsekak, iragan azaroan utzi zuen Armada, urtarrileko hauteskundeetan parte hartzeko. Boz horietan bere aliatu izandako Mahinda Rajapaksa izan zuen aurrez aurre. Orduko presidenteak erraz erdietsi zuen garaipena, eta galtzaile atera zen jenerala berehala hartu zuten atxilo.
Fonsekak garrantzia handia izan zuen LTTE Tamil Eelam Askatzeko Tigreak taldeko gerrillari militarki garaitzeko orduan. Era horretan eman baitzitzaion amaiera matxinatuen eta Armadaren arteko gatazkari, 26 urte iraun zuen historia garaikideko gerra odoltsuenari.
Auzitegiaren erabakia, komandante-buru izaki, Rajapaksa presidenteak berretsi behar du. Bitartean, Fonsekak atxiloturik jarraituko du -espetxean ez, baina soldaduen etengabeko zaintzapean- bere aurka irekirik dauden lau auzien zain. Horietatik bat auzitegi militarrak epaituko du, eta gainerako hiru prozesuak epaitegi zibilek aztertuko dituzte. Politikan aritu izana eta hainbat ustelkeria kasu egozten dizkiote jeneral erretiratuari.
Jazarpen politikoa salatu dute
Fonsekaren jarraitzaileek, ordea, aipatu epaiketak bidegabeak direla diote, Armadako buru ohiaren aurkako jazarpenaren muinean arrazoi politikoak daudela argudiatuta.
Joan den urtean, tamil errebeldeen matxinadaren amaiera ekarri zuen operazioa zuzendu ondoren, Fonsekaren ospeak aparra bezala egin zuen gora, batez ere, Sri Lankan gehiengo diren zingales etniakoen artean. Sona hori aprobetxatu nahian, DNA Aliantza Demokratiko Nazionalaren zerrendaburu gisa saiatu zen jenerala Rajapaksa presidentearen lekua hartzen.
Fonseka otsailean atxilotu zuten, Gobernuaren aurkako estatu kolpea emateko azpijokoan aritzea leporatuta. Era berean, Armadako buru izan zen bitartean, instituzio horren baliabide ekonomikoak era desegokian kudeatu izana egozten diote.
Fonsekaren aliatu politikoak buruzagi zeilandarra auzitegi militar batean epaitzearen aurka agertu dira behin eta berriz. «Fonsekaren atxiloketa legez kanpokoa da, jada ez dagoelako jurisdikzio militarraren pean», salatu zuen Somawansa Amarasinghek, Janatha Vimukthi Peremuna (JVP) alderdi marxistako buruak.
Armada zeilandarreko bozeramaileak, ordea, ez zuen aferaren inguruan adierazpenik egin nahi izan.
Fonseka eta Rajapaksa 25 urtez aritu ziren elkarren ondoan Tigreen gerrillaren aurkako borrokan. Sri Lankako iparraldeko eremu zabalak urte luzez egon ziren errebeldeen kontrolpean, baina iaz, Armadaren operazio odoltsu baten ondoren, borroka utzi zuten.
Un carguero que transportaba varios centenares de refugiados tamiles atracó ayer en Canadá, país que se debate entre sus tradiciones hospitalarias y el temor de convertirse en el destino de los inmigrantes que nadie en el mundo quiere acoger.
La embarcación fue interceptada por la Marina canadiense en la costa del Pacífico y escoltada hasta su llegada a la base naval de Esquimalt, cerca de Victoria, informó AFP.
Según medios canadienses, muchos de los pasajeros podrían estar enfermos, después de un viaje de más de tres meses. Partieron desde Tailandia y recalaron en Australia, que se negó a recibirles.
El ministro canadiense de Seguridad Pública, Vic Towes, afirmó el jueves que el barco llevaba 490 personas que querían solicitar la condición de refugiado. El carguero fue interceptado la noche del jueves, cuando entró en las aguas territoriales canadienses, frente a la isla de Vancouver.
El Ejecutivo mostró su temor ante la posibilidad de que miembros de la guerrilla de los Tigres Tamiles, organización que anunció en mayo de 2009 el cese de su actividad tras una gran operación militar, pero que es considerada «terrorista» por Ottawa, estén ocultos entre los pasajeros.
El mismo Towes afirmó que entre el pasaje había personas «sospechosas de ser traficantes de personas y terroristas».
Esta tesis es apoyada por el Gobieno ceilandés, así como por su embajador en Canadá.
El Ejecutivo de Ottawa afirmó que iniciará una investigación para establecer la identidad de los pasajeros del «Sea Sun». GARA