GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ohikoa izan beharko lukeena albiste nagusi den artean, Donostiako martxak zentzu osoa du

Atzo arratsaldean, Estatu espainoleko hedabide guztietan, Auzitegi Nazional espainolak gaurko Donostiako manifestazioa debekatu ez izana izan zen albiste nagusietako bat. Eta asmatu ere asmatu zuten epailearen erabaki hori albiste nagusien artean argitaratuta, Estatu espainolean Hego Euskal Herriko manifestazio ugariren debekua ohikoa baita. Adierazpen askatasuna besterik gabe eskubidea izan beharrean, Estatuko botere politikoen erabakiaren mendeko kontzesioa baita. Asmatu zuten, horrenbestez, hedabideek; hala ere, horietako askok goizean manifestazioa debekatutzat jo ez ezik, espero zuten debeku hori zuritzen ahalegindu ziren, ohikoa ez ezik, normala ere iruditzen zitzaien eta.

Lakuako Herrizaingo Sailak, epailearen erabakiaren berri jakin bezain laster, manifestazioaren ibilbidea aldatu zuen, Donostiako jaietan «eraginik» izan ez dezan. Alabaina, jokaera hori ez da albistea, ez Estatu espainolean, gizarte demokratiko batean normala denaren aurkakoa izan arren. «Euskal Herriaren eskubideen alde» leloak, zoritxarrez, izateko arrazoi osoa du. Gutxienez ohiko eta normala izan beharko lukeenak albiste nagusien artean tokia duen artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo