GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Josu Torre 2010/8/12 (DEIA)

Politikoki zezenak

(...) Nolakoak garen edo zein garen, besterik ez, bada nortasuna delako hori. Gehienetan alda ezina, tinko demonioa edota gure bizitzan edo ekimenetan eragin osoa behar luke izan nortasunak. Moda edo joeretatik haratago. «Ez naute edozerekin engainatuko, badakit zer...» da eta izango da gure eguneko eta behin betiko erabakia eta burubidea.

Bai zera! Imajinatzen 18-20 urteko gazte talde bat txikiteoan eta kanturriadak egiten Zazpi Kaletan, Donostiako Zaharrean, Kutxin edo Estafetan? Halako kalapita eramanen lukete edo, hobeto pentsatuz Ertzainei edo Foralei denuntzia formala eta firmatua. Gogoratu dezagun bada, horien gurasoak (gu, alegia) gizon eta euskaldun jator izateko ezinbestekoa, derrigorrezkoa zela ikasketa, lehenengo, eta ariketa, gero. Gaizki ikusia ezezik heldutasunaren froga bezala hartzen zen.

Tabakoarena, beste hainbeste. Zigarreta muturrean ikusi arte ez zinen tajuzko andre edo gizona. (...) Lotsagarria, bekatua, klandestinoa da erretzea eta, batez ere, politikoki okerra, txikitoak hartzea bezalaxe. Derrigorrez feministo edo berdinzalea izateko ere, «vascos y vascas, miembros y miembras» behin eta berriro esan beharra omen da zuzena. Hobe zinez errespetatu eta kitto.

Azkena, zezenarena da. Denok gaude zezenketaren aurka. Lotsagarri deritzogu denoi tortura mota hori (...). Denok gera ekologistak eta piztiaren aldekoak. Kaka zaharra! Kostatuko zaie PETAkoei Bilbon Vista Alegrerako sarrerak erosten bildu zen jende pilaren hainbat sinadura biltzea zezenketaren kontra. Kostatuko zaie, zezenak bezala, kolorerik nabari gabe, albora begiratu gabe aurrez aurre doazenen politiko zezenek eta hauen firmak biltzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo