GARA > Idatzia > Kultura

Julia Roberts izar distiratsuak jasoko du aurten Zinemaldiko Donostia Saria

Julia Roberts (1967, Georgia -AEB-) Hollywoodeko izar entzutetsuak «Eat Pray Love» bere azken pelikula aurkeztuko du, datorren irailaren 20an, Zinemaldiko Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo. Eta zinema jaialdiak luzatuko dion Donostia Saria jasoko du gainera.

p048_f01_98x160.jpg

Anartz BILBAO |

«Pretty woman» hiri ederrera etorriko da irailaren 20an, atzo Zinemaldiko arduradunek jakinarazi zutenez. Aurtengo Donostia Saria jasoko du Julia Roberts-ek, aipatu dugun filmean bere parteneire izan zen aktoreak, Richard Gere antzezleak, orain hiru urte jaso zuen ohore bera.

Julia Fiona Robertsek ez omen du aurkezpenik behar, Zinemaldiak dioenez. Azken 20 urteetako film arrakastatsuenetan parte hartu du, eta bere lehenengo bi rol nagusiak gazteei zuzendutako «Mystic Pizza» (1988) eta «Satisfaction» (1988) komedietan jokatu ostean, aurki lortu zuen oihartzuna, 1989an Oscar sarietarako lehen izendapena lortu baitzuen, «Steel Magnolias» (Altzairuzko magnoliak) lanarekin.

Hala ere, nazioarteko sona eta ospea «Pretty Woman» filmak eman zion 1990ean, orain hogei urte -Oscar sarietarako izendapena lortu zuen bigarrenez-.

«Hook» (1991) filmean -Peter Pan protagonista zuena- Txilintxo izan zen, eta zenbait urtez dramak eta thrillerrak egin zituen, besteak beste, «The Pelican Brief» (Pelikano txostena, 1993), «Mary Reilly» (1996) eta «Michael Collins» (1996).

1997an komediara itzuli zen eta «My Best Friend's Wedding» (Nire lagun minaren ezkontza) film arrakastatsuko protagonista izan zen Cameron Diazekin batera. Film horrekin inauguratu zuten, gainera, 1997ko Donostia Zinemaldia. Sariei dagokienez, hirugarren saiakeran lortu zuen emakumezko aktore onenaren Oscar saria, 2000. urtean, «Erin Brockovich» filmean. Bertan egindako lanagatik 20 milioi dolar kobratu zituen gainera, emakume antzezleetan ordura arte inoiz lortu gabeko marka. Eta ordutik, makina bat filmetan ikusi dugu: «The Mexican» eta «Ocean's Eleven» (2001), «Closer» (2004) eta «Ocean's Twelve» (2005), Hollywoodeko ekoizpen erraldoiak gehienak.

«Jan Errezatu Maitatu»

Bere antzezle ibilbidean zehar zuzendari handiekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Steven Soderbergh, Gary Marshall, Mike Newell, Woody Allen, Neil Jordan, Joel Schumacher, Stephen Frears eta Steven Spielbergekin. Azken urteotan, ordea, gutxiago ikusi dugu pantaila handian, bere hiru seme-alabak zaintzen aritu baita. «Eat Pray Love» da bere azken lana, Ryan Murphyk zuzendutakoa, Donostiako Saria jasotzearekin batera irailaren 20an Zinemaldian aurkeztuko duena, Sail Ofizialean eta lehiaketatik kanpo.

Donostia Sariaren zerrendan, Julia Robertsek Ian McKellen britaniarrari hartuko dio lekukoa. Azken urteetan gainera, Meryl Streep, Antonio Banderas, Liv Ullman edota «Pretty Woman» filmean bikote izan zuen Richard Gerek ere jaso dute zinema ibilbide oparoa saritzeko sortu zen garaikurra.

Aipatutako sariez gain, Robertsek beste hainbat irabaziak ditu dagoeneko, tartean hiru Urrezko Globo antzezle onenari eta BAFTA bat. 1999tik pelikula bakoitzeko lansari handiena jasotzen zuen emakumezko antzezlea izan da orain gutxi arte -iaz geroztik Sandra Bullock da pelikula bakoitzeko diru gehien irabazten duena-.

La actriz presenta su último film, «Eat Pray Love»

Además de recibir el Premio Donostia, la visita de Julia Roberts a la capital guipuzcoana servirá para presentar su última película, en la que trabaja junto a Javier Bardem y Richard Jenkins, entre otros. «Eat Pray Love» (Come Reza Ama) está basada en el best seller homónimo de la escritora y periodista Elizabeth Gilbert. La película se estrenará en el Estado español el 24 de setiembre, tras su pase en el Zinemaldia de Donostia, que tendrá lugar cuatro días antes, en la Sección Oficial y fuera de concurso.

Se trata del segundo largometraje de Ryan Murphy, que debutó en la gran pantalla con la tragicomedia «Running with Scissors» (Recortes de mi vida) que contaba en su reparto con los actores Annette Benning, Brian Cox, Joseph Fiennes y Alec Baldwin. Murphy también es el creador de dos series de televisión de gran éxito: «Nip Tuck» y «Glee».

Según reza la promoción del film, Liz Gilbert (Julia Roberts) es una mujer moderna que se embarca en un viaje alrededor del mundo, en busca de las maravillas de la vida, para reconectar con su verdadero ser interior. En plena encrucijada después de su divorcio, Gilbert decide tomar un largo año sabático y escapar de su confortable rutina, arriesgándolo todo para cambiar su vida por completo. En sus maravillosos y exóticos viajes, experimenta el simple placer de comer en Italia, el poder de la oración en la India y finalmente, de forma inesperada, la paz interior y el equilibrio del amor en Bali. Basado en una inspiradora historia real, «Eat Pray Love» (Come Reza Ama) demuestra que existe más de una manera de soltar amarras y salir a ver el mundo. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo