Intxaustik eta Gorostidik iragarpenak bete egin dituzte
J.L. I
Lurdes Intxaustik eta Josune Gorostidik osatutako bikoak lortu zuen herenegun Gaztelun Euskal Herriko emakumezkoen trontzalarien txapela. Lehen ere bi hauek ziren txapeldunak, eta berriro ere garaipena errepikatu egin zuten.
Jende asko batu zen Gaztelun saioa zuzenean ikusteko asmoarekin. Biko bakoitzak hamar epai eman behar izan zizkion 45 ontzako enbor bati. Faboritoak beti aurretik ibili ziren, baina inoiz ezin izan zuten lortu lasaitasuna emateko tarterik.
Leku berean jokatu zen mutilen Euskal Herriko Bigarren Mailako trontzalarien finala ere. Bertan, Pikabea-Iribarren gailendu ziren saio estu eta polit baten ostean. Bikote bakoitzak 45 ontzako bati hamar epai etzanda eta bost zutik eman behar izan zizkion.
Gaztelun, emakumezkoen sega sariketa ere jokatu zen, eta bertan azkartasuna eta txukuntasuna uztartu behar izan zituzten. Lehiaketa binaka jokatu zen, eta Gabiriondo eta Galarraga atera ziren garaile. Biko bakoitzak 125 metro karratuko saila moztu behar izan zuten.
Euskal Herriko lasto-altxatze Txapelketa, berriz, Tubik irabazi zuen 22 altxaldi eman ostean. Bizkaitarra zen garaipena erdiesteko faboritoa, baina izerdi asko bota behar izan zuen irabazteko. Bigarren Bereau nafarra sailkatu zen 21ekin. Hirugarren, berriz, Xabi Sein sailkatu zen.