GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Donostiako Torneoaren aurkezpena

Nahasketan dago xarma

Irujo-Mendizabal II.a, Xala-Apraiz eta Bengoetxea VI.a-Barriola dira enpresek jarri dituzten pizgarri nagusiak.

p039_f01_333x333.jpg

Asier AIESTARAN I

Frontoi hotzaren fama du Donostiakoak. Edo hobeto esanda, goi-mailako ikuskizuna jarri ezean, pilotalekura jendea eramatea ikaragarri zaila den plazarena. Horren jakitun, aurten ere esfortzu berezia egin dute Aspek eta Asegarcek, Donostiako Torneoa ahalik eta erakargarriena izan dadin. Jendeak erantzuten ez baldin badu, ez da izango enpresak horretan saiatu ez direlako, ez horixe.

Aurtengo feriaren berrikuntza nagusia bi enpresetako pilotarien arteko nahasketa izango da. Deigarriena, agian, Juan Martinez de Irujok eta Oier Mendizabalek lehen aldiz osatuko duten bikotea. Añorgako atzelariak arazo dexente izan ditu azken hilabeteetan eta ez du bere mailarik onena eman, baina Donostian, etxetik hurbil, oso aukera ederra izango du berriz ere gorengo mailan joka dezakeela erakusteko.

Beste bikote berritzaile bat osatuko dute Xalak eta Apraizek. Aspeko aurrelaria uda bikaina osatzen ari da -Gasteizko Torneoa irabazi berri du eta gaur Zarauzko finalean arituko da- eta Asegarceko atzelaria, berriz, urteko ezusteko pozgarriena izan da. Jotzaile ikaragarria beti, gernikarrari lasaitasun apur bat falta izan zaio hitzordu handienetan arrakasta lortu ahal izateko, eta Xala lagun ona izan dezake azken urrats hori emateko.

Hirugarren bikote mistoa Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak osaturikoa izango da. Bi leitzarrak ohituagoak daude elkarrekin jokatzera, aurreko urteetan ere jarri izan dituztelako batera, baita aurten bertan ere. 2007an, esaterako, modako bikotea osatu zuten nafarrek, eta Donostian bertan zein Logroñoko sanmateoetan garaile izan ziren. Orain dela bi aste ere elkarrekin jokatu zuten Azpeitian, eta 22-20 irabazi zuten Titin III.aren eta Zubietaren kontra.

Lau jaialdi, denak gauez

Torneoa osatuko duten beste bi bikoteak askoz klasikoagoak dira: Aspek Titin III.a eta Zubieta jarriko ditu eta Asegarcek Berasaluze VIII.a eta Begino. Bost bikote daudenez, torneoa final-laurdenetako neurketa batekin hasiko da ostiral honetan: Irujo-Mendizabal II.a / Berasaluze VIII.a-Begino. Irabazleak Xala-Apraiz bikotea izango du zain abuztuaren 24an, asteartea, jokatuko den bigarren finalerdian. Beste kanporaketa, Titin III.a-Zubieta / Bengoetxea VI.a-Barriola, egun bat lehenago iritsiko da, abuztuaren 23an, astelehena. Azkenik, finala abuztuaren 27an, ostiralean, jokatuko dute. Jaialdi guztiak gauez izango dira eta ETBk zuzenean eskainiko ditu.

Prezioei dagokienez, aurreneko hiru jaialdietan ikusleek 35 euro ordaindu beharko dituzte kantxako eserlekuetan jartzeko, eta 15 beste lekuetarako. Finala ikusteko, ordea, prezioa 50 eurokoa izango da kantxarako, eta 20koa gainerako eserlekuetarako. Konparaketa moduan aipatu daiteke gaur Zarauzko finala ikusteko sarrerak 25 eta 50 euroan ipini dituztela.

Torneoaren aurkezpena Donostiako udaletxean egin zuten atzo eguerdian, eta ekitaldia amaitutakoan Oier Mendizabal izan zen komunikabide gehienen jomuga. Atzelariak onartu egin zuen ez dela bere «urte onena» egiten ari, baina pozgarria dela lehen mailako torneo batean sartu ahal izatea. Irujorekin jokatzea «plazera» dela ere adierazi zuen Mendizabal II.ak.

Xala ere oso pozik azaldu zen, uda bikain doalako beretzat eta horrelaxe segitu nahi duelako: «Oso pozik nago lehen aldiz Apraizekin jokatzeko aukera eman didatelako. Sekulako atzelaria da, jotzaile ikaragarria, eta lan on bat egiten saiatuko gara. Orain arte ezin naiz kexatu, Gasteizen torneoa irabazteko gai izan ginen eta Zarautzen finalean nago. Ea horrela segitzeko aukera daukadan».

Berasaluze eta Begino, azkenik, baikor azaldu ziren, iazko garaipena errepikatzeko asmoz. Orduan 22-11 irabazi zuten finala Bengoetxea VI.aren eta Mendizabal II.aren aurka.

Final abierta en el Torneo de Zarautz

Xala-Beroiz y Bengoetxea VI-Patxi Ruiz protagonizan esta tarde la final del Torneo de Zarautz en el frontón Aritzbatalde de la localidad guipuzcoana (18.15, ETB en diferido). Se trata de un partido muy abierto, con pronóstico incierto, y cuyo ganador, sea quien sea, conseguirá repetir triunfo este verano.

Sería el caso de Xala, ya que el de Lekuine logró hacerse con el título en Gasteiz acompañado por Abel Barriola. El delantero pasa por un momento dulce y en la semifinal del pasado viernes dio un auténtico recital de remates ante Aritz Lasa y Zubieta. Mikel Beroiz, como suele ser habitual, se mostró muy seguro en los cuadros de atrás y perdió poca pelota.

Oinatz Bengoetxea y Patxi Ruiz, por su parte, quieren repetir la victoria lograda en sanfermines. Por lo visto en la semifinal del domingo, en el que lograron imponerse a base de trabajo e insistencia, parece que el delantero ha perdido un poco de chispa respecto a semanas anteriores, pero su gran defensa le hace estar en los partidos siempre hasta el final. Patxi Ruiz está llamado a ser el que desequilibre la balanza. A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo