GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Beñi Agirre Euskara irakaslea

Euskaltzaindiari, Espainiaz

Kexatu egin da Euskaltzaindia Espainiako Erret Akademiak «abertzale» hitzari eman dion adiera murriztaileagatik. Kexatu? Zergatik kexatu? Akademia horrek subiranotasun osoa du gaztelaniaren hizkuntza arauak ebazteko, Euskaltzaindiak euskararen arauak ebazteko duen bezalaxe. Euskaltzaindiak zilegitasun osoa du, beraz, euskarazko edozein hitzi adiera jakin bat emateko. Har dezagun, adibidez, «Espainia», nazio jakin bat definitzeko euskal hitza. Honela definitzea eta ahalik eta hizkuntza gehienetara adiera hori itzultzea proposatzen dizuet.

Espainia: esanahi etimologikoaren aldetik untxien lurraldea da. Iberiar penintsularen barnealdea hartzen du eta honako mugak ditu: iparraldean, Kantauri itsasora irteera du Santander (Sanandere) eta Galiziako lurren artean; mendebaldean, Galizia bera eta Portugal; hegoaldean, Al Andalus lurraldea, Gibraltar barne, baina Ceuta eta Melilla gabe; ekialdean, Katalunia herriak Aragoiko Gallego-Pallars ibaietaraino, non hasten diren euskal-nafar lurrak Ebro ibaiaren hegoaldetik Espainiako muga egiten duen Sanandereraino. Horra zer den Espainia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo