GARA > Idatzia > Euskal Herria

Debekuen gainetik, egitarau oparoa antolatu du Kaskagorri konpartsak

Azkunaren debekuari aurre eginda, dozenaka ekimen antolatu ditu Kaskagorrik Bilboko Aste Nagusirako. Asterixek galiar arroparen azpian gordetzen duen superheroia erakutsiz, «KSK forever, ametsak aurrera darrai!» lelopean alaituko dituzte gazteek Bilboko kaleak.

p013_f01.jpg

Yuri AGIRRE |

Udalaren kriminalizazio, debeku eta zentsuraren gainetik, egitarau oparoa antolatu du Kaskagorri Bilboko gazte mugimenduaren konpartsak larunbatean hasi eta hurrengo igandean amaituko den Aste Nagusirako. Abuztuaren 26an, berriz, debekuak salatzeko Planto Eguna egingo dute gainerako konpartsa guztiekin batera.

Festari larunbat eguerdian emango diote hasiera Kaskagorrikoek. 14.00etan, sabelak ondo bete eta eztarriak bustitzeko aukera izango dute Kaskabazkarian. Igandean, berriz, Kaskatxoke Lasterketa izango dute 18.00etan. Hala ere, «kaskatxokeak» prestatzen 17.00etan hasiko dira.

Igandeko ajeak, ordea, ez ditu gazteak ohean utziko. 11.00etan gosaria egingo dute udaletxean, eta, 12.00etan, «Udalaren oztopoen gainetik... ametsak aurrera darrai!» lelopean kalejira egingo dute. Arratsaldean, Kaskajaiak izango dira Bilboko «errekan» eta, 23.00etan, Esne Beltza eta lagunek kontzertua eskainiko dute.

Asteartean, Gazte Eguna ospatuko dute. Besteak beste, 21.00etan ekitaldia izango da. Gero, Governors, Estricalla eta Surfin Kaos taldeen kontzertuak izango dira «atzealdean».

Planto Eguna

Abuztuaren 25ean Planto Eguna ospatuko da. Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei txosnak jartzea debekatu izana salatzeko eta Aste Nagusi herrikoi eta parte hartzaileak aldarrikatzeko Bilboko konpartsek ez dute inolako ekimenik egingo asteazkenean. Txosnek ere ateak itxita izango dituzte.

Ostegunean, berriro ere festari ekingo diote. Mozorro Egunean, besteak beste, Vendetta eta Hesian taldeen kontzertua izango da 23.00etan.

Abuztuaren 27rako, berriz, herritarrek «Euskal Herriaren eskubideen alde» deitu duten manifestaziora joateko deia egin dute Kaskagorrikoek. Arratsaldean, berriz, Hiri Krosa eta Kaskapoteo Zaratatsua izango dira. Aste Nagusiaren azken txanpan sartuta, larunbatean herri kirolak egingo dituzte Kaskagorrikoek, 17.00etan.

Azkenik, 17.00etarako antolatu den «Gerra Zikinaren» ondoren, Amaiur erromeria taldeak emango dio amaiera Kaskagorriren egitarauari.

Konpartsa horren ikurra, Axterix galiarra, superheroien kamiseta batekin ageri da aurtengo kartelean. Lelotzat, berriz, «KSK forever, ametsak aurrera darrai!» hartu dute aurtengoan. Marrazkiak nahiz leloak oztopoen gainetik aurrera egingo dutela adierazten dute.

Izan ere, iaz txosnetan euskal presoen argazkiak jartzea aitzakiatzat harturik, Iñaki Azkunak zuzentzen duen Udal Gobernuak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei txosnak jartzea debekatu die aurten. Debekua, azken urteotako kriminalizazio kanpaina politiko eta mediatikoaren ostean dator. Duela hiru urte, adibidez, Kaskagorriko kide batek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuen «kaskaerrepresaliatuen» omenaldi batean parte hartzeagatik.

Bestalde, debekuaren ondoren, elkartasun keinu ugari jaso ditu Kaskagorrik. Uztailaren 28an, Facebook sare sozialean irekitako «Free Kaskagorri» kontuak, esaterako, bostehun atxikimendutik gora jaso ditu bi astetan.

Kontzertu ugari

Gazte mugimenduaren konpartsak kontzertu ugari antolatu ditu aurten ere. Besteak beste, Esne Beltza, Hesian, Vendetta, Surfin Kaos, Governors eta Amaiur taldeak arituko dira.

planto eguna

Kaskagorri eta Txori Barroteri ezarritako debekuak salatzeko eta Aste Nagusi herrikoi eta parte hartzailea aldarrikatzeko, Planto Eguna egingo dute abuztuaren 25ean. Egun horretan, konpartsek ez dute inolako ekitaldirik egingo.

«free kaskagorri»Debekuaren aurrean, elkartasun keinuek sare sozialak ere ukitu dituzte. Uztailaren 28an Facebooken sortu zuten «Free Kaskagorri» kontuak, 500 atxikimendu lortu ditu bi astetan.

El Ayuntamiento de Bilbao y los comerciantes premiarán a los más limpios del chupinazo

Por quinto año consecutivo, «las personas que permanezcan limpias en el chupinazo o quien tome alguna iniciativa para desterrar los huevos y la arina» van ha ser premiados por parte del Ayuntamiento de Bilbao y las asociaciones de Comerciantes del Casco Viejo y el Centro de Bilbao.

En una nota difundida por el consistorio, han informado de que representantes de estas entitades «revisarán las ímagenes de televisión del chupinazo» para poder identificar «a los más limpios». Para los ganadores, habrá «una gran variedad de premios: circuitos de balnearios, noches de hotel, vales para gastar en comercios y acceso entre bastidores a los conciertos de Bebe y Kate Ryan».

La comisión de fiestas del Ayuntamiento de Bilbao ha rechazado «de manera rotunda, la costumbre importada de ensuciar y agredir a las personas y al patrimonio de Bilbao con la mezcla de huevos y harina» habitual en el chupinazo.

El chupinazo será a las 18:oo del sábado, y se espera que, como cada año, acudan miles de personas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo