GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Bilboko Aste Nagusia

Kafe Antzokiak bost musika gauko ekarpena egin dio Bilboko Aste Nagusiari

p040_f03_91x132.jpg

A. B. | BILBO

Jaiak noiz hasiko artega, festa aurreratu eta gaur bertan ekingo dio Aste Nagusiari Kafe Antzokiak. Aspaldiko lagunen bisita jasoko du horretarako, urtero etorri ohi baita New York Ska Jazz Ensemble gurera, karibear doinu beroak lagun.

Eta egitarau ofiziala etxeko taldez eta emakume artistez beterik datorrela idatzi badugu, Kafe Antzokiak ere bere gaua eskaini nahi izan die emakume sortzaileei, rock doinu gogorretarako txokoa eginez gainera. Biharko gauaz ari gara, Las Culebras laukote nafarra eta Vinila Von Bismark ezaguna izango baitira bertan.

Rock & rolla, neskek egina

Sugeek «Marvellous» lana aurkeztuko dute, eta The Lucky Dados hirukotearekin batera, «The Secret Carnival» espainiar pin up-ak ilehoriak.

Rock & roll izerdiak atzean utzita, isilean atseden hartu ostean, asteazkenean bueltatuko da Kafe Antzokiko sua, honakoan The Cherry Boppers taldearen funk dantzagarriarekin. Boskote bilbotarrak «Play It Again» lanarekin lurrunduko du aretoa -remix lana ere plazaratu dute, binilo zein CD formatuan-. Beraiekin batera, Gironako The Pepper Pots soul zortzikotea, ahotsetan hiru neska dakartzana eta Bilbora «Now» aurkeztera datorrena.

Osteguna jai egun bezpera da Bilbon, eta jaietako azken txanpa indartsuaren hasiera, jendetza bildu ohi duena. Aurten ere horrela izan dadin, Kafe Antzokiak, eta Basauriko Simca taldearen laguntzarekin, We Are Standard boskote arrakastatsua deitu du, hiria jauzika jar dezaten, gora-goraka. Eta 50eko rock & rolla, 60ko soul eta rockseady erritmoak zein 70eko funk doinuetan saltoka ibili ostean -We Are Standard da egitarauko taldeen artean egun puri-purian dena-, 80ko hamarkada gogoratuz itxiko da egitaraua ostiralean. Ez gara disko musikaz ari baina, punk eztandak utzi zigun Zaramaren itzuleraz baino, Roberto Mosso indarberrituarekin datorrena.

Zuzeneko guztiak, gaueko 22.30ean eta 10 euroren truke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo