GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Txipi Ormaetxea Gasteiz

Postaren ajeak

Lehenago ere idatzia naiz honetaz. Eta kexaren bat ere aurkeztu izan dut postan. Zer da kontua? Bada, sinplea: lehengo astelehenean eta asteartean, propagandaz landa, ez nuen jaso ezer etxeko postontzian. Asteazkenean, ostera, postontzia gainezka zegoen: bost aldizkari (hiru, astekariak; bat, hilabetekaria; eta bosgarrena, urtean lau aldiz argitaratzen dena) eta zortzi gutun (gehienak bankukoak eta fakturak, baina bat behintzat (beharrik!) eskuz idatzitako lagun eta euskaltzale handi batena). Bihar ez dakit zer aurkituko dudan postontzian, baina hutsik egongo delako susmo ia segurua dut. Argi dago zer gertatzen den, eta sarri gertatu ohi zait hori. Eta ez dut uste bakarra izango naizenik.

Independentzia lortu bitartean (ene ustez, behar-beharrezkoa duguna), ea kontu honi dagozkion eskuduntzak azkar lortzen ditugun, gero ere kexatu beharra badago, behintzat euskaraz egiteko aukera izan dezagun, oraingoz inola ere egin ezin dena, Gasteizen bederen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo