alerta horia
Muturreko tenperaturak izango dira gaur
Tenperaturek nabarmen egingo dute gora gaur, hori dela eta, Lakuako Gobernuak alerta horia ezarri du. Ohar baten bidez adierazi duenez, tenperatura maximoak Kantauri barnealdean eta Ebro inguruko eskualdeetan 36 gradutik gorakoak izango dira. Tarteko eremuan, aldiz, 35 gradutik gorako tenperaturarik ez da espero. Kostaldean, 31 gradu inguruko tenperatura maximoak izango dira.