Donostiako Torneoko lehen finalerdia
Gaua eta eguna bezalakoak
Leitzako bikoteak erakustaldi aparta emanda lortu zuen finalerako txartela bikote oso apal baten aurka.
TITIN III.-ZUBIETA 5
BENGOETXEA VI.-BARRIOLA 22
Asier AIESTARAN
Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak osatutako bikotea da Donostiako Torneoko lehen finalista, astelehen gauean Titini eta Zubietari sekulako aldearekin (22-5) irabazita. Gorabehera gutxiko partida izan zen, 40 minutu eskas iraun zituena, eta egun bi bikoteen artean dagoen aldea erakutsi zuena. Izan ere, eguna eta gaua bezalakoxea izan zen batzuen eta besteen lana, zuria eta beltza parean jartzearen gisakoa. Kontraste hutsa.
Leitzako bikoteak sekulako erakustaldia eman zuen beste behin ere, eta dagoeneko badira zortzi partida bi leitzarrek elkarrekin galdu gabe daramatzatenak. Hori ikusita, zaleen artean galdera bat nagusitzen ari da: nork demontre irabazi behar die bi hauei? Oraingoz, hurrengo hitzordua ostiral gaueko finalean izango dute.
Oinatzek neurria aspaldi hartua dio Titini, bai defentsan -ez zuen pilota bakar bat ere galdu, Zarauzko finalean bezalaxe-, baita erasoan ere -lau tanto sartu zizkion-. Atzean, berriz, Abel Barriola sasoi betean dabil. Bi hilabete badira neurketarik galtzen ez duela, eta astelehenean, ohiko defentsa apartaz gain, eskuinarekin pilota mugitzeko erraztasun handia erakutsi zuen, sei tanto eginda.
Baina kirolean askotan gertatzen den bezala, batzuk horren ongi aritzeak zera esan nahi du, besteek ez dutela beren benetako maila eman. Eta horixe esan behar da bikote gorriaz. Titin oso gaizki aritu zen, erasoan batere txisparik gabe eta defentsan oso bigun. Lau pilota galdu zituen eta errestoan egindako beste bi kale argi ere izan zituen. Zubieta ere, pilotakada ederrak jo zituen arren, ez zen behar bezain serio aritu eta airez gehiegitan sartu zen. Eta kezkagarriena dena: teorian batera jokatzeko dohain egokiak izanda ere, elkar ulertzeko zailtasunak dituztela ematen du.
Hala ere, eta dena okertzen hasi arte, aurreneko hiru tantoak sekulakoak izan zirela aipatu behar da. Zubietak ia errebotean sartutako pilota, Barriolak airez zabalean egindako dejada eta Titinen gantxo ikusgarria jendea zutik jartzeko modukoak izan ziren. Hortik aurrera, urdinek alde egin zuten markagailuan eta beste egoera batean hautsak harrotuko zituen pilota bat ere anekdota hutsean gelditu zen. Emaitza 3-10ekoa zela, Barriolak airez jotako bi-paretakoa txapa azpira joan zen argi, baina epaileek ontzat eman zuten.
Tras el fiasco del Atano donostiarra, Titín dio una mejor imagen ayer en Elgoibar, donde volvió a verse las caras con Oinatz Bengoetxea en el estelar. No obstante, no pudo tomarse la revancha. El de Tricio, que formaba pareja con Aritz Laskurain, salió enrachado al frontón de la Ikastola y pudo aprovechar el buen trabajo de su zaguero con varios tantos en la primera mitad. Fueron los mejores momentos de Laskurain, que dominaba con claridad a Ibai Zabala en la zaga, y el marcador mostró las primeras ventajas (7-0, 12-5 y 15-9). En la segunda parte, el zaguero vizcaino mejoró considerablemente y Bengoetxea castigó una y otra vez a Laskurain. El partido se igualó y el final fue muy emocionante. Una cortada del de Soraluze propició el 20-21, una falta de saque de Oinatz puso el 21 iguales, y una pelota que Laskurain mandó arriba decidió una contienda que tuvo 54 minutos de duración.
A.A.
Egiguren II-López se proclamaron campeones del Guante de Oro en Biarritz tras imponerse por 35-33 a Bereikua, sustituto del lesionado Goikoetxea, y Enbil. Los ganadores fueron por delante durante todo el partido, pero la recta final, con ventajas de un tanto, fue de infarto.