«Filme Sozialak» jaialdia izango da Bilbon, irailaren 28tik aurrera
Bilboko «Filme Sozialak» jaialdia, «zinema ikustezina» ardatz duena, irailaren 28tik urriaren 5era bitarte ospatuko da, eta hogei film luze eta 45 film labur aurkeztuko ditu (23 herrialdetakoak). Gainera, horietatik ehuneko 29a emakumeek egindako zinema dugu. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «zinema ikustezinak gurean sarri jorratzen ez diren gaiak hartzen ditu xede; giza eskubideeak, genero berdintasuna, migrazioa, ekologia edo garapen iraunkorra kasu». Irailaren 28an Alondegian egingo dute irekiera ekitaldia.