GARA > Idatzia > Kultura

HISTORIA

Nafarroako historia aztertuko dute hainbat historialarik Vianan

Datorren irailaren 18an eta 19an Nafarroako historiaren inguruko biltzarra izango da Vianan. 1512an Albako dukeak Nafarroa inbaditu zuen eta, horren karietara, gutxi barru gertaera horren 500. urteurrena izango denez, hainbat ekimen izango dira, bai erakunde ofizialen eskutik, baita herritarren eskutik ere. Azken horien artean da datorren irailaren 18an eta 19an ospatuko den biltzarra, Nafarroako historia ardatz izango duena. Bilkura horretan hainbat pertsonak hartuko dute parte; hala nola, Humberto Astibia Paleontologian katedradunak, Jon Oriak eta Peio J. Monteanok, beste askoren artean. Biltzarrean parte hartzeko izen-ematea Nabarralderen bulegoan egin beharko da: 948 211 057 telefono zenbakian edota Iruñean duen bulegoan bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo