GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herria jaietan

«Txupinera izateak eskatzen duen erritmoa ezin da egun guztietan jasan»

 
Aratz Irazabal
Bilboko txupinera

Zorrotzako Txinbotarrak konpartsako kideari egokitu zaio aurten goizero suziria botatzea. Hala eta guztiz ere, ez du parranda egiteko aukerarik galdu. Aukera baino bete beharreko lana du, Aste Nagusiko ekitaldietan egotea baita txupineraren lan nagusia. Gustura egindakoa.

Aste osoa parrandan eman ondoren, oraindik geratzen al zaizu indarrik?

Bai, bai. Gaur gauean guztia emango dut, azken eguna da-eta.

Zein ordutan oheratzen zara?

Ba, atzo (ostirala) goiz joan nintzen ohera, 1.00etan edo, baina aurreko egunean 7.00etan. Hala ere, goizero 10.00etarako txupinazoa botatzeko prest egon behar dut.

Benetako Marijaia zu al zara, orduan?

Bai, hori da! Toki guztietan egoten naiz. Marijaiak ez du batere deskantsurik hartu beharrik, eta ni hemen nago une oro, lorik egin gabe.

Baina ahal izanez gero, izango al zinateke berriro Txupinera?

Uf, ez dut uste. Oso gogorra da. Nik uste dut gauza puntual bat dela, urte batean egitekoa. Bestela ezin da; ezin da erritmo hau egun guztietan jasan.

Pozik edo triste esango diozu agur Marijaiari?

Bietatik pixka bat. Alde batetik, pozik, behingoz atseden hartu ahal izango dudalako. Beste alde batetik, triste, oso ondo pasatu dudalako.

Zein gomendio emango zenioke datorren urteko txupinerari?

Primeran pasatzeko eta den bezalakoa agertzeko, berari buruz esaten dituzten gauza txarrak kontuan hartu gabe.

Baina jendeak asko maite zaitu...

Gehien gustatu zaidana hori izan da, Aste Nagusian dabilen jendea. Kalean noanean geldiarazi eta nirekin argazkiak ateratzen dituzte, eta asko pozten nau horrek.

N. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo